Telesailak

2015eko 18. asteko serieak

Denboraldia bukatzen doa. Hemen asteko laburpena.
 

 

The Good Wife – 06×20 – The Deconstruction

 
Alicia guztiz apurtzen bukatu dute. Egia esan denboraldi osoan bezala bueltaka ibili dira irtenbide dramatikoena bilatzeko. Istorioak ixten joan dira, Bishop-en kontua itxiz eta Kalindak ihes eginez, baina muina, Alicia itzuliko ote zen, azkenean konponduta zirudienean, berriro nahastu da kontua. Bai, ondo egon da, baina Alicia gehiegi jipoitu dute, joko guztiz berri baten atarian, eta Eli agertu ez izana arraroa egin zait. Kapitulu zuzena.
 

 

Madam Secretary – 01×21 – The Kill List

 
Denboraldiko kontua bideratu dute eta ixte bidean jarri dute. Diplomazia kontuez gain, etorkizunean gertatuko diren hainbat kontu erakutsi dizkigute, alderdi pertsona jorratu dute. Batez ere psikologoan Beth-ek dituen gogoetak hari ona izan da. Kapitulu ona.
 

 

Castle – 07×21 – In Plane Sight

 
Narrazioaren aldetik oso ondo jokatu dute Castle eta Alexis hegazkin batean edukitzea (bazen garaia Alexisi protagonismo gehiago ematea) eta Becket eta mutilak lurrean. Eta istorioa bera ona, bere betiko bueltekin, baina aurresan zitekeen bakarrik azkenean hiltzailea den antzezleagatik. Baina oso sendoa eta entretenigarria izan da. Kapitulu ona.
 

 

Community – 06×08 – Intro to Recycled Cinema

 
Arraioa, kriston paranoia ederra izan da. Chang izar bilakatuta gainontzekoak B serieko filme bat egiten jarri dira. Hainbeste dira erreferentzia zinemari eta seriei, ez bakarrik zientzia-fikziozkoie, kriston meta gelditu zaielak. Eta bukaera nola bideratzen duten Chang itzultzeko primerakoa da. Kapitulu bikaina.
 

 

Game of Thrones – 05×03 – High Sparrow

 
Behintzat honek interes pixkat izan du. Stark-ek (John, Sansa eta Aria) dituzten kontuak ondo eraman dituzte, lasto askorik sartu gabe. King’s Landing-en gertatzen ari dena, Margaery-rena zuzen eta txolarrena ondo dago baino behartua. Tarth-ena lasto hutsa. Eta bukaeran Tyrion-ena, tira, ze kasualitatea. Kapitulu zuzena.
 

 

Person of Interest – 04×21 – Asylum

 
Denboraldiaren korapilo nagusiak jorratu dituzte: Elias-en mendekua brotherhood-aren aurka eta bi makinen arteko borroka. Bai bata zein bestea tentsio eta azpijoko askorekin ibili dira baina dena txukun eta argi. Baita Control izan dugu, bere aldetik, baina istorio guztia lotzen eta denboraldi bukaerara dena bideratzen. Kapitulu ona.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×19 – The Dirty Half Dozen

 
Denboraldi oso baten ostean taldea berriro elkartu da. Ez zegoen girorik baina esan beharrekoak eta egin beharrekoak eginda, dena Marvel-en hurrengo filmerako bideratuta dago. Behin hori argi geldituta, barruan egon diren istorioak eta korapiloen ixteak ez dute bestelako konturik izan. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Modern Family – 06×21 – Integrity

 
Kapitulua entretenigarria izan bada ere pixkat hotz utzi nau. Hor egon dira joko gehiago eman zezaketen kontuak eta iruditzen zait pertsonaia batzuk gehiegi karikaturizatu dituztela, baina beste barik. Kapitulu zuzena.
 

 

The Following – 03×10 – Evermore

 
Carroll hil dute eta Hardyk burua guztiz galdu du. Puntu horretara heltzeko betiko tira-birak, odol festak eta solasaldi sasifilosofikoak. Theo bigarren maila batean gelditu da eta bere arreba ezagutu dugu. Oso behartua dena eta istorio nagusia nahiko sinesgaitza. Kapitulu eskasa.
 

 

Revenge – 04×21 – Aftermath

 
Victoria hil ostean Emily da susmagarria eta hain agerikoa zen dena tranpa bat zela Emilyren aurka pixkat auzo-lotsa eman duela konturatu ez izana. Beno, eta hainbat kontu modu hain arin eta behartuan ixtea (Nolanen mutilagun berria de Jack itzultzea) pixkat tristea izan da. Badirudi dena noraezean zegoela bakarrik bukaeran Emily atxilotua izateko. Kapitulu eskasa.
 

 

Blue Bloods – 05×22 – The Art of War

 
Denboraldi bukaera. Aurrekoaren jarraipena hasiera dramatikoarekin gerokoak justifikatzeko. Danny zoroak bezala mendekuaren bila eta Erin bere neba gelditzen. Azkenean azpijokoen bidez nahi zutena lortu eta dena bideratu dute. Tentsioa eta interesa mantendu dute eta bukaera nahiko borobilarekin. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna