Telesailak

2015eko 19. asteko serieak

Pixkanaka denboraldia bukatzen doa, aste honetan bi bukatu dira eta gainontzekoa bidean daude. Hona laburpena.
 

 

Madam Secretary – 01×22 – There But For The Grace Of God

 
Denboraldi bukaera. Eta istorio nagusien itxiera. Hor ibili dira Beth-en atzetik Senatuan delituren bat egin duen ikertzen, bere senarra ere zikinduz. Hor tirabirak izan dira. Baita azpijoko guztiaren hasiera berak lanpostuari uko egin zionean kokatu dute eta garai hartako hainbat kontu ekarri dituzte, bukaera nahiko gazi-goxo batekin. Bestetik alaba nagusiarena lasto hutsa izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

The Good Wife – 06×21 – Don’t Fail

 
Joko aldaketaren ostean Alicia kasu zahar bat berrartzen du eta bere hasierak gogoratzen ditu. Kasua oso ondo eraman dute, hasierako garaiak gogoratuz, eta horrela, gogoeta bezala, beste modu batera lan egin nahi duela erakutsi digu bukaeran. Badirudi zerbait berrirako prestatzen ari direla. Kapitulu ona.
 

 

Game of Thrones – 05×04 – The Sons Of The Harpy

 
Behintzat odola eta akzioa egon da. Erreginari eskuetatik joan zaio eta orain fededunen gudariak King’s Landing kontrolatzen dute; eta Kaleshiri ere eskuetatik joan zaio eta guda irekia du hirian. Hainbat azpijoko egon dira eta etorkizunean egongo diren borrokak plazaratu dituzte, hainbat lasto kontu Wall-en eta gutxi gehiago. Kapitulu zuzena.
 

 

Community – 06×09 – Grifting 101

 
Ostia ze ona, “The Sting”-i omenaldia eta, hein txikiago batean, “Leverage”-ri keinu batzuk. Bai musika nola erabili duten eta sarrera eta eszena artean doitu oso ondo egon da. Eta Matt Berry agertu izana kriston puntazoa izan da. Kapitulu bikaina.
 

 

Castle – 07×22 – Dead From New York

 
Omenaldi bat Saturday Night Live-ri, antzezle ezagun askoren agerpenarekin, eta, batez ere, bere buruari omenaldi handi bat. Hainbeste metaerreferentzia eta txantxa kultural egon dira, kasua bera prozedimentalen klasiko bat, dena oso ondo lotua eta antolatua. Eta bere buruari egiten dioten adarjotzea bikaina izan da. Kapitulu ederra.
 

 

Person of Interest – 04×22 – YHWH

 
Denboraldi bukaera. Aurreko kapituluko gertaeren ostean jartzen dira. Alde batetik, Makina salbatzen saiatu dira gure protagonistak. Eta modu kurioso batean eta momentu oso hunkigarri batekin erdixka lortu dute. Kapituluko beste kontua Samaritanen zuzenketa izan da eta Control-ek nola galdu duen. Eta badirudi Brotherhood eta Elias-i agur esan diegula. Datorren denboraldirako joko aldaketa berri bat. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×20 – Scars

 
Avengers: The Age of Ultron filmearen ostean jarri dira bere kontuak azaltzen jarraitzeko. Ta, beno, pixkat nahasia eta Skyren amarena behartua iruditu zait. Azpijoko asko dagoela iruditzen zait baina, tira, entretenigarria izan da eta denboraldi bukaerara bideratu dute dena. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 06×22 – Patriot Games

 
Egon diren kontutxoak nahiko arinak eta entretenigarriak. Alex eta bere ikaskidearena nahiko nerabe moduan bukatu du baina bere xarma izan du; Gloriarena nahiko plano azkenengo eszena bikain horretararte; eta Mitch eta Cam-ena pixkat lastoa. Kapitulu zuznea.
 

 

Revenge – 04×22 – Plea

 
Emily gartzelan edukitzea eta dena Victoriaren plan dela inguru hortan ibili dira. Bai Victoria bizirik dago, oh, sorpresa, berriro ere egin du. Louie noraezean dute, David hilzorian egotea soberan dagoen dramatismoa, Jack eta Emily aukera bat ematea bere harremanari lau denboraldi eta bukaerako eszenarekin pasa dira. Betiko lastoa eta bueltak ematea. Kapitulu ahazgarria.
 

 

The Following – 03×11 – Demons

 
Egia esan serie honek ez dauka jada zentzu handirik, garrantzi gabeko gauza gehiegi dabiltza nahasten. Ryan-ek guztiz galdu izana burua Carroll ikusten eta berriro edateak ez du ezer transmititzen, Max-en mutilagunarena lastoa eta lastoa besterik ez da, Theo eta egiten dabilena ez dakit zertara datozen eta Ryan-ek liburua eta tipo arraro horrekin topatzea behartua. Kapitulu guztiz ahazgarria.
 

 

Scandal – 04×21 – A Few Good Women

 
Denboraldiko azken kontuarekin jarraitu dute bueltaka eta gai gogor batekin tartekatu dute: ejertzitoan dauden bortxaketak. Oso ausartak izan dira kontua gordin eta serie honetan dauden arinkeriarik gabe. Gainera Melly-ren kanpainarekin lotu dituzte bi kontuak, halako itxiera nahiko bateragarri batean. Kapitulu ona.
 

Utzi erantzuna