Telesailak

2015eko 20. asteko serieak

Aste honetan 4 seriek beraien denboraldia bukatu dute eta beste batek agur esan digu. Bai, uda badator, eta denboraldi arrunta bukatzear dago. Hona asteko laburpena.
 

 

The Good Wife – 06×22 – Wanna Partner

 
Denboraldi bukaera. Eta bukera bikaina, cliffhanger handi batekin, baina ez badute berrizten gogoekin geratuko gara. Kapitulua akatsgabea izan da, dena oso ondo joan da, behar zuen bezala. Peter-ena pixkat behartua izan da baina gauzak bere lekuan jartzeko baliagarria. Polmar ta Alicia-k eraman duten kasua, bikain eramanda, eta bukaeran bien artekoa gordin agertzen da. Kalindak agur esan digula dirudi, bere azpijoko guztiak aterata. Eta Cunning eta bere emazteari gertatzen zaiena, itzela, bukaera bikain horretara eraman gaituena. Kapitulu ederra.
 

 

Revenge – 04×23 – Two Graves

 
Seriaren bukaera. Azkenean dena borobildu dute, bukaera zuzenena emanez: Jack eta Amanda ezkontzen dira eta pozik bizi dira. Bidean dena itxi dute, hainbat ezusteko eta erredentzio daudela. Baina garrantzitsuena David-k Victoria hiltzen duela eta honek ia Amanda hiltzen duela (bihotzarena hor geldituko da duda artean). Mendekua bukatu da eta guztia lotuta utzi dute. Kapitulu ona bukatzeko.
 

 

Game of Thrones – 05×05 – Kill the Boy

 
Pixkat astuna. Gauza batzuk ondo egon dira, batez ere Castle Black-en gertatutakoak eta Kaleshiren azkenengoa. Baina gainontzeko bai Mereen-en eta, batez ere, Boltontarren inguruan oso luzea eta lastoa egin zait. Tarth-ena gero eta gehiago soberan dago eta bukaeran Tyrion-ekin ondo zihoan baina bukaerarekin pasa dira. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Castle – 07×23 – Hollander’s Woods

 
Denboraldi bukera. Eta berrizten ez badute Castle-n inguruan borobildu dute. Ze Castle serio ikusten dugun kapitulu horietako bat izan da. Oso iluna, gogora, beldurgarria puntu batzuetan eta Castle bere buruari buruz hausnartzeko. Baita puntu oso onak egon dira, batez ere Beckett eta Castle-n artean eta Beckett bere burua defendatu duenean, jolastokian hitz egitea kriston metaerreferentzia izan da. Gainera antzezle ezagunak izan ditugu eta bukaera ezin hobe bat, guztiz borobila. Kapitulu ederra.
 

 
[izbCommunity – 06×10 – Basic RV Repair and Palmistry
 
Kriston burugaltzea izan da. Autokarabanan sartuta egotea narrazio aldetik ariketa bikaina izan da eta hor gertatu direnak beren zoro-mailan. Esku erraldoiarena eta flash-back interruptusak puntazoak. Eta bukaerako extra txapela kentzekoa. Kapitulu bikaina.
 

 

Scandal – 04×22 – You Can’t Take Command

 
Denboraldi bukaera. Eta berriztuta badago ere, seriarena izan zitekeen ze dena nahiko itxita utzi dute. Gora eta behera ibili dira B613 ixteko kontuarekin, hainbat azpijoko, sarraski eta birekin, baina azkenean modu behartu batean istorio hori itxi dute. Baita Liv eta Fitz artekoa, bidean egon direnak trikimailuz beteak egon badira ere. Eta Huck hil duten ala ez, duda bakarra, baina ez dit asko axola egia esan. Erritmoa izan du eta interesa mantendu dute. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 06×23 – Crying Out Loud

 
Agian denboraldiko kapitulurik onena. Guraso – haur harremanak lau ikuspuntu ezberdinetan landu dute eta umore bikainarekin egin dute. Freskotasuna, samurtasuna eta momentu hunkigarriak, gaizki-ulertze dibertigarriekin nahastuta. Kapitulu ederra.
 

 

The Following – 03×12 – The Edge & 03×13 – A Simple Trade

 
Binaka dabiltza ematen kapituluak, badirudi gainetik kendu nahi dituztela. Normala da ere, ze, zelako txapa, benetan. Beti bueltaka kontu berdinekin, lastoa eta lastoa sartzen. Zerbait interesgarria gertatzen denerako lokartuta zaude. Ryan-en bidai etiliko-zoroari orain erredenzioa, berriro ere, eman nahi diote; bueltaka Mike-ekin azkenean modu horretan bukatzeko; Theo eta bere arrebarena, ba horixe. Azkenean bi kapitulu baina ezer aipagarririk ez. Kapitulu eskasak.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×21 & 02×22 – S.O.S.

 
Denboraldi bukaera. Kapitulu bikoitzarekin. Dena ezgizakien eta SHIELD arteko borroka hori. Akzioa, tentsioa, mendekuak, traizioak, denetarik egon da. Eta mina, min handia. Egia esan kapitulu osoan zehar interesa mantentzen da, entretenigarria da guztiz, baina, onena agian, kontuak itxi egiten dituztela. Baina bukaeran bizpahiru gai berri zabaldu dituzte hurrengo denboraldirako eta, batez ere, azken cliffhanger hori arnasa kentzekoa izan da. Kapitulu bikainak.
 

Utzi erantzuna