Kafepintxo

Cutrevision 2015

Urte asko ostean lehen aldia da Eurovision zuzenean ikusteko aukera ez dudala. Baina hauteskunde gaua pasatzeko Youtube bidez ikusi nuen.
 

 

 

 
Abestiz abesti idatzitako usteak Suediak irabazi zuela jakinda egin ditut eta horietako 20 finalerdietan ikusita. Nire Malta maiteak finalera heltzera lortu ez zuenez, Australia (60. urteurreneko gonbidatu berezia) eta Suedia artean nengoen. Hona nire usteak:
 

 
Eslovenia: Zer egiten du tipa horrek kaskoekin? Ta aerobibolinjole hori? Abestiak erritmoa duela esan nezake baina tiparen ahotsa desatsegina egiten zait. Ta pianoko tipoa lekuz kanpo dirudi.
 

 
Frantzia: Abesti geldo-aspergarri tipikoa. Tipak aurpegi dramatikoa jartzen du baina ez du ezer egiten. Zelako txapa, lo geldituko naiz.
 

 
Israel: hasiera pixkat geldoa baina gero band-boy baten tankera hartu du, musika nahiko gogoraerraz eta mutil batzuk dantza. Nahiko festibaleroa, egia esan.
 

 
Estonia: Bikote batek egindako balada atsegina. Oso zuzenak beraiek eta oso ondo eszenatikoaren erabilera. Tipa agian pixkat flojoagoa baino tipoak nahiko zuzena iruditzen zait.
 

 
Erresuma Batua: Baina ze arraio da hau? Kankan eta elektro nahasketa bat? Abeslari ta dantzariak nahiko eskasak iruditzen zaizkit. Buf, ze nolako kakanahastea.
 

 
Armenia: Abesti aspergarri bat. Dramatikoak eta transzendentalak jarri nahi dira baina oso behartua da dena. Bakoitza nahi duenean sartzen da, beldurgarria.
 

 
Lituania: bikote bat maitasun abesti arin eta gogoerrez bat abesten. Behintzat alaia eta koloretsua da. Eta abeslarien zuzen egiten dute, muxu eta guzti.
 

 
Serbia: Diba batek abestutako abesti festibalero tipikoa. Dena bere ahotsan uzten dute eta, tira, zuzen baina ez bestelako ezer. Bukaera aldean jartzen duten bizitasunak dena nahasten du.
 

 
Norvegia: Bikote bat baladatxo bat abesten. Nahiko ohikoa eta biak nahiko zuzen. Ezer aipagarririk ez.
 

 
Suedia: Faboritoetako bat. Abesti festibalero bikaina, erritmoa dauka eta tipoak oso ondo egiten du. Gainera eszenatokiaren baliabide guztiak erabiltzen ditu ejekuzio multimedia bikain batean. Gogoraerraza ta oso moloia.
 

 
Txipre: Txuribeltzean hasten den baladatxoa tipo gafapastadun batek abestuta. Eta orain koloreekin hasten da. Hau aspergarritasuna, lo geldituko naiz.
 

 
Australia: alaia da behintzat, gogoratzeko erreza, musika beltzaren ikutuekin. Ta tipoak nahiko ondo egiten du. Sorpresa atsegina gonbidatu bereziarena.
 

 
Belgika: Abesti festibalero nahiko tipikoa baina ezberdintasuna abeslari ta dantzarietan dago, mugimendu nahiko bitxiekin. Abesti nahiko ahazgarria deigarria egiten du ejekuzioak.
 

 
Austria: Tipo bat pianoan baladatxo bat jotzen. Dena oso zuzena baina ezer aipagarririk ez.
 

 
Grezia: Beste tipa bat baladatxo bat abesten. Oso festibaleroa baina aspergarria. Ez du ezer esaten.
 

 
Montenegro: balkaneko doinuekin egindako abesti festibaleroa. Tipoak nahikoa zuzen egiten du. Bai, dena oso zuzena.
 

 
Alemania: Ikuste oneko tipa bat enegarri abesti festibaleroa abesten. Oihu asko ta abesti nahiko ahazgarria.
 

 
Polonia: gurpilezko eserlekuan doan tipa bat beste balada festibalero bat abesten. Nahiko zuzena baina hauetako hainbat entzun ditugu jada.
 

 
Letonia: beste diba bat abesti festibaleroa abesten. Baina tipak ez du mierda bat abesten. Eskasa, oso eskasa.
 

 
Errumania: beste balada festibalero bat baina behintzat zorionduko dut bere hizkuntzan abesten duelako. Tipoa zuzena da, abestia bezala.
 

 
Espainia: Beste diba bat abeste festibalero batekin. Behintzar bere hizkuntzan abesten du baina gainontzekoa nahiko normala. Zuzena baina ezer aipagarririk ez.
 

 
Hungaria: tipa abesti aspergarri batekin. Balada triste bat unkitzeko edo. Tipa zuzen baina transzendental jartzen direnean jasangaitzak dira.
 

 
Georgia: tipa bat abesti festibalero bat abesten. Oihu askorekin. Bere janzkera nahiko deigarria da baina gainontzeko nahiko normal. Erritmoa izan badu, nahiko zuzena.
 

 
Azerbaijan: tipo bat balada bat abesten. Lokartzen ari naiz, a ze aspergarria. Ahazgarria.
 

 
Errusia: faboritoetako beste bat. Ikusi oneko tipa bat ohiko abesti festibaleroarekin. Enegarriena baina agian ahots onena izan duena baina abestia ez da besterako. Zuzena.
 

 
Albania: beste balada bat. Ez dakit zer ezberdintzen den aurrekoetatik. Oso ikusia dena, bai abestia, bai tiparen oihuak, bai ejekuzioa. Ahazgarria.
 

 
Italia: ikus oneko hiru mutiko abesten. Nahiko festibaleroa, beren hizkuntzan eta nahiko zuzenak. Behintzat hiru ahotsetan eginda zerbait ezberdina da.
 

 
Azkenean Suediak irabazi zuen. Merezita. Abestia txukuna zen eta oso ondo erabili zuen eszenatokia. Hori izan zen aipagarriena festibal nahiko homogeneo eta zuzen batean. Ez zen bitxikeria askorik egon edo gauza deigarri askorik. Ea datorren urtean saltsa pixkat gehiago dagoen.
 

Utzi erantzuna