Telesailak

2015eko 22. asteko serieak

Aste honetan gutxi izan dut ikusteko. Hona laburpena.
 

 

Game of Thrones – 05×07 – The Gift

 
Hainbat istorioetan aurrera egin dute. Iparraldean Sansaren sufrimentuarekin, balizko erregearen arazoekin eta Beleen hainbat kontuekin ibili dira, nahiko lastoa dena. Mareen aldean, bueltak eman ostean, Jarish ta Tyrion Kaleshiren aurrean agertu dira, odol askoren ostean. Dornen denbora galdu dute beharrezkoak ez ziren pare bat kontuekin. Eta King’s Landineng azpijoko eta mendeku artean Cercei izan da erlijiosoen azken biktima. Batzuetan geldo besteetan zerbait interesgarriagoa. Kapitulu zuzena.
 

 

Community – 06×12 – Wedding Videography

 
Garrett-en ezkontza dokumental bat bezala grabatzea eta horrela erakustea narratiboki handia izan da. Eta edukiarekin halako gertaerak karikaturizatu dituzte pertsonai guztiei egurra ematen. Dena konponduko zutela zirudienean hanka sartze bikaina. Eta bukaera zirikatzaile hori oso ona izan da. Kapitulu ederra.
 

Utzi erantzuna