Telesailak

2015eko 23. asteko serieak

Udaberriko denboraldiarekin buktzeko serie mitiko bati agur esan eta udako serieak hasten hasi dira. Hona laburpena.
 

 

Game of Thrones – 05×08 – Hardhome

 
Bukaera ikusgarria izan da. Ez-biziek kriston sarraskia sortu dute eta argi gelditu da joko gehien ematen duen kontua hor dagoela. Gainontzekoa ahaztu egiten da hori ikusi ostean. Egia da nahiko zuzen ibili direla, batez ere Kaleshi ta Tyrion batetik, ondo eramaten badute etorkizunean momentu onak emango dituzte, eta Arya-ren istoria bestetik. Egia da azken hau pegote hutsa dela baina behintzat entretenigarria da. Kapitulu ona.
 

 

Community – 06×13 – Emotional Consequences of Broadcast Television

 
Denboraldi ta serie(?) bukaera. Brutala izan da. Narratiba, telebista eta serie bat nola bukatu behar denari buruzko ikasgai magistrala. Narrazioa bera, pertsonai bakoitzak balizko 7. denboraldi bat irudikatuta, seriaren bukaera marrazteko. Telebista nola egin behar dena, ikuslea errespetatuz eta dagozkion erreferentziak eta keinuak eginda, sei denboraldi eta filmea erreferentzia barne. Seria bat nola bukatu, naturala egiten dutelako baina bere burua ukatu gabe, bukaera osteko extra zentzugabe baina metaerreferente bikain horrekin. Bikain cum laude kapitulua, ederra, hobezina.
 

 

Pretty Little Liars – 06×01 – Game On, Charles

 
Orain A Charles dela dakigula, nor da Charles? Hor dago koxka. Eta hori joko berria izango dela dirudi, Charles nor den jakitea eta DiLaurenteis familiak zer izkutatzen duen. Dena hori heltzeko puntua izan da, nesken sufrimendua Charles-en gartzelane ta Allison-ek nola erreskatatzen dituen. Ilunagoa eta gordinagoa itzuli dela iruditzen zait, nahiko argia “ez gara ginena” esaldi horrekin. Kapitulu ona.
 

Utzi erantzuna