Telesailak

2015eko 25. asteko serieak

Udaberriko denboraldia guztiz bukatu da eta orain udakoekin gelditzen gara. Hona asteak eman duena.
 

 

Game of Thrones – 05×10 – Mother’s Mercy

 
Denboraldi bukaera. Puntu bero askorekin eta hainbat hildako garrantzitsurekin. Suposatzen dugu Stannis eta John Snow hilda daudela, eta Myrcella ere. Lehen biak iparraldekoa hankaz gora jartzen du (eta Melissandreren porrota) eta azkenengoarena, aitarekin duen errebelazio polit horren ostean, hegoarekin arazoak sortuko ditu. Egia esan John Snow-erena pixkat Julio Cesar zirudien eta Stannisena, oh, kasualitatea, Briannerekin topatzea. Winterfell-ekoa, bah, eskasa. Mereen eta Kaleshirena auskalako zer izan den guzti hori. Eta Braavosen Aryak gogor ikasi du. Baina onena, duda izpirik gabe, Cerceseirena izan da. Antzezleak primeran egin du eta ondorioak izango dituelaz (nor da zaldun berri hori?) ziur nago. Kapitulu ona.
 

 

Major Crimes – 04×02 – Sorry I Missed You

 
Hasiera nahiko arina izan duen kapitulu bat gero eta ilunagoa eta sakonagoa bilakatzen joan da bukaera nahiko gogorrarekin. Kasuak bere birak izan ditu baina ezustekoa izan da jatorria. Julioren aitorpena oso gogorra izan da baina pertsonaia ulertzeko beharrezkoa. Eta Rustyrena pegote bat iruditu zait. Kapitulu ona.
 

 

Pretty Little Liars – 06×03 – Songs of Experience

 
Betiko bizio eta bekatuetara itzuli dira. Kontu ilun eta gordinetan sakondu beharrean, oso gutxi ukitu dute hori, ia gainetik kendu dute, arinkeria eta lastoa berreskuratu dute. Ezer ematen ez duten istorioak eta kontu behartuak. Charlesekin zer gertatu zen jakitea da kontu interesgarri bakarra. Kapitulu eskasa.
 

 

Defiance – Defiance – 03×03 – Broken Bough

 
Bi kontu nagusirekin ibili dira. Batetik Datak eta Sthama Defiancen zoroarentzat lan zikina egiten, sabotaiak eta gainontzekoak eginda. Bestetik Nolan eta Irisha zoroa espiatzera joan dira, Irisharen ezintasunak azaleratu eta hainbat eztanda eta tentsio unerekin. Entretenigarria bai baina ez du asko aportatu eta hor egon diren istorio txikiak lastoa izan dira. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna