Gero ta udako serie gehiago ditugu. Hona asteak eman duena.
True Detective – 02×01 – The Western Book Of The Dead
Denboraldi hasiera. Eta istorio guztiz berri baten hasiera. Kaliforniara eramaten gaituzte eta hainbat pertsonaiaren bizitzak azaltzen dizkigute azken minutuan lotzen direnak. Beti bezala pertsonai ilun, arazodun eta bihurriak dira guztiak, emozionalki ezegonkorrak. Dena atmosfera dentso eta geldo batean. Eta istorio nahastu bat plazaratzeko. Kapitulu handiustea.
Major Crimes – 04×03 – Open line
Narratibaren aldetik oso berritzaileak izan dira lehen eszena-planoarekin. Gogorra, gordina, baina oso egokia. Gero kasua nahiko erreza izan da jarraitzen eta ez du bestelako birarik izan. Baina tentsioa eta interesa mantendu ditu. Rustyrena pegotea dela iruditzen zait baina estropezu handirik ez du egin kapitulu honetan. Momentu onak izan ditu eta dena entretenigarria izan da. Kapitulu ona.
Pretty Little Liars – 06×04 – Don’t Look Now
Berriro bahiketaren ondorioetara itzuli dira eta Charles nor zen jakin dugu. Azken hau nahiko agerikoa zen eta bere balizko heriotzarekin bide berri bat zabaldu dute: zoroetxean ezagutu zuen norbait izatea A. Beno, beste buelta berri bat. Agian ondorioena interesgarriena da, antzezleak mugatuak badira ere. Nahiko gaizki daude guztiak eta nabaritu da beraien harremanetan gainontzekoekin. Aria izan da lehena zabaltzen eta Spencer yonki baten moduan dabil. Kapitulu zuzena.
Under the Dome – 03×01 & 03×02 – Move On & But I’m Not
Denboraldi hasiera kapitulu bikoitzarekin. Erabili duten baliabidea oso ikusia dago, errealitate birtual batean egotea, baina baita gauza berriak ekarri ditu eta rollo guztia azaltzen lagundu. Pertsonaia berriak sartu dituztenez eta egoera berri batean jarri dutenez interesa mantendu dute eta pista batzuk eman. Egia da orain bi emakume hauek nor diren jakin behar dugula eta hor barruan egotearen ondorioak. Kapitulu entretenigarriak.
Defiance – 03×04 – Dead Air
Egia esan ez da ezer gertatu. Armen kontuan iraganeko pertsonai batekin topatu dira eta Amandak bere dramoia itxi du, tentsioa eta nahi dena, baina azkenean ez dute armarik lortu. Gero bitxo berrien hilketa saiakera, hori, Stahma eta tipoaren arteko eszena erotikofestiboetara murriztu da. Hortaz kapitulu bat galdu dugu Voltan Kolektiboaren balizko erasoa heltzeko. Eta 4 kapitulu geroago Nolan eta Irisharen buruaren kontuarekin jarri dira. Kapitulu ahazgarria.