Udako serie guztiak hemen daude. True Detective ikusteari utzi diot, bigarrena ezin izan dut bukatu. Hemen gainontzekoak.
Falling Skies – 05×01 – Find Your Warrior
Denboraldi hasiera. Aurrekoan utzi ziguten cliffhanger-a nahiko ondo ebatzi dute, pixkat arinegi, eta orain Tom ezberdin bat aurkitzen dugu. Dena emango du, burua galduta, misioaren alde, alien misteriotsu horren gidaritzapean. Akzio, eztanda eta tiro asko, Spheni eta enparauen aurka sarraskiak eta barneko kontu txiki horietaz pixkat. Kapitulu entretenigarria.
Major Crimes – 04×04 – Turn Down
Denboraldiko txorriepisiodioa. Hasieratik ikusi da bere buruari adar jotzen ibiliko zirela eta karikatura handi bat izango zela. Eta aise gainditu du. Bikaina izan da, bai pertsonaiak bai kasua. Adarra jo diote guztiari eta kasu nahiko topikoa modu bikain batean garatu dute. Oso arina eta ondo lotua egon da dena, entretenigarria benetan. Eta Rusty-renak ez du estropezu handirik egin pixkat lekuz kanpo bazegoen ere. Kapitulu ederra.
Pretty Little Liars – 06×05 – She’s No Angel
Pertsonaien sartu eta irtenak gero eta zentzu gutxiago dute. Eta horiekin datozen eta doazen istorioak behartuagoak. Bai, aurrera jarraitu dute A-ren misterioaz gehiago jakiteko. Edo korapilatsuagoa izateko. Baina gurutzatu den guztia nahiko lastoa eta nahasgarria izan da. Azkenean datorren kapituluan pikutara joango da guztia. Eta Monaren papera gero eta arraroagoa da. Kapitulu ahazgarria.
Under the Dome – 03×03 – Redux
Errealitate paraleloan ez bada ere, badirudi balizko transformazio hori aurrera doala. Seriearen mitologiaren zati bat erakutsi badute ere, argi, argi esaten dena, ez da gelditu. Zertzeladak bai, baina hutsune gehiegi daude. Gauza asko nahiko topikoak baina, tira, onar daitezke. Kapitulu zuzena.
Ray Donovan – 03×01 – The Kalamazoo
Denboraldi hasiera. Hainbat hilabete geroago jartzen gara, aurreko denboraldiko ondorioei aurre egiteko eta pertsonaia berrien agerpena. Nahiko txukuna dena, Rayren emaztea izan ezik. Beti pertsonaia horrekin arazoak izan ditut eta flojoena iruditzen zait, istorio guztiei distortsioa sortzen diena. Baina gainerako guztia interesgarria izan da. Kapitulu zuzena.
Defiance – 03×05 – History Rhymes
Nolan eta Irisharen kontua izan da kapituluaren gai nagusia. Beren oroitzapenetan sartu dira eta bere harremanaren zailtasunekin ibili dira. Azkenean ezer ez konpontzeko eta tentsio hori mantentzeko. Gainontzekoa Alak-ek ihes egitea lortu du, bukaera nahiko itxarongarri horrekin, eta bere gurasoak hor ibili dira bere azpijokoekin. Kapitulu zuzena.