Beroarekin bat udako serieak aurrera doaz.
[izbFalling Skies – 05×03 – Hatchlings
Monstruo berria eta bere arrebarena, lastoa. Overlord-arekin lotzeko, eta honi ere buelta asko baina etekin gutxi. Pope eta bere neskarena lasto errepikatua Maison oraindik gehiago gorrotatzeko. Mason ere bere ihesean gero eta erabaki txarragoak hartzen ditu. Zuten arazoa nahiko deus ex machina konpondu dute. Eta orain DCra. Kapitulu ahazgarria.
Major Crimes – 04×06 – Personal Effects
Kapituluko kasua gogorra izan da, gris horietakoa. Aurreikusten ez ziren konplexutasun eta birak izan ditu. Istorio sendo eta intentsoa. Baita Provenzaren bizitza pertsonalean sakondu dute kapitulua arintzeko. Kapitulu zuzena.
Pretty Little Liars – 06×06 – No Stone Unturned
Bapatean agertzen diren pertsonaiak, desagertzen direnak, joan eta etorri egiten duten maitasun kontuak bi eszenetan konpontzen direnak, beharrezkoak ez diren kontuak eta ustezko eszena dramatikoak,… dena Charles bizirik omen dagoela esateko. Kapitulu ahazgarria.
Under the Dome – 03×05 – Alaska
Hau beste serie bat da. Orain esperimentu psikologiko estralurtar batean sartuta gaude, edo infekzioa estralurtar batean, edo auskalo. Dena oso arraroa, behartua eta muturrera eramanda da. Gauza batzuk zur ta lur uzten naute eta beste batzuk sinesgaitzak egiten zaizkit. Behintzat arrautzari buruz zerbait gehiago dakigu. Kapitulu ahazgarria.
Defiance – 03×07 – The Beauty of Our Weapons
Ba kapitulu gehiena Defiance kontrako erasorako prestatzen pasa dute, Irisha ta gainontzekoak gora eta behera. Eta azkenean azpitik sartu zaie, oraindik ez badakite ere. Hori Berlinenen maitasun kontuetaz (Ian Zering Sharknadoren estreinaldia baino lehenago ekartzea pixkat sobrada izan da), Sthamaren inguruko hortaz eta Datak-en sententziaz lagunduta. Trantsizio hutsa. Kapitulu ahazgarria.