Udako serieak bere denboraldiekin jarraitzen dute. Hemen asteak eman duena.
Falling Skies – 05×04 – Pope Breaks Bad
Popen kontu guztia, behartuaz gain, inora eramaten ez gaituen kontu bat da. Lastoa sartzen dabiltza beste kontu batzuekin egon beharrean. Gauza bera Cochie eta bere aitarena, dena oso zen eta aspergarria. Eta eman duten buelta hori polizia etxera beste denbora galtze bat. Kapitulu guztiz ahazgarria.
Ray Donovan – 03×02 – Ding
Rayren kasua ondo egon da, bere ñabardura eta birekin. Bere lankideena, beno, gertatuko zela ikusten zen. Gainontzekoa, bere aitarena txukun, bere anaia nagusiarena behartuta baina agerikoa zen eta bere anai txikiarena pixkat tamalgarria. Bere familiarena, lasto hutsa, betiko zikloan sartuta. Kapitulu ahazgarria.
Major Crimes – 04×07 – Targets of Opportunity
Kapitulua modu berezian hasi da, Sarah ez baita joaten eszenetara, ta, gainera, hasieratik gertatu dena jakin badakigu. Kuriosoa izan da zeren kasuaren garapena uste denaren eta benetan gertatu denaren arteko joko narratibo interesgarria izan da. Bakarrik zergatia falta zitzaigun baina gutxienekoa zen. Eta Rusty-rena, beno, lasto hutsa, distortsioa sartzen du beti. Horretaz gain kapitulu txukuna.
Pretty Little Liars – 06×07 – Oh Brother, Where Art Thou
Putaidearik ez nora doazen. Ez bakarrik betiko pertsonai agerpen/desagerpen eta behartutako egoerengatik, baizik eta ematen diren bira eta momentu sinesgitzekin. Nahastua, dena nahastua dago, eta, batzuetan, kosta egiten zait jakitea nondik doan istorioa. Kapitulu ahazgarria.
Under the Dome – 03×06 – Caged
Beno, gero eta arraroagoa da. Ez dakit gorputzen inbasioaren bertsio kutre batekin gauden, telenobela batean edo zertan. Ezta zeri buruz den guzti hau. Gainera gero eta informazio kontrajarri gehiago dago eta, hortaz, gero eta nahastuagoa dago. Kapitulu ahazgarria.
Defiance – 03×08 – My Name Is Datak Tarr and I Have Come to Kill You
Hor ibili dira Defiance aurkako erasoarekin. Lehen zatian infiltratuek eragindako sarraskia azkenean dena azpijoko bat izateko. Eta behin dena galduta zegoela, Datak erabili erasoa ekiditeko azken eszena nahiko ikusgarri batean. Dataken erredenzioa ikusi dugu eta Stahmarena nahiko lastoa izan da. Ikusiko zer gertatuko den orain. Kapitulu entretenigarria.