Major Crimes – 04×10 – Fifth Dynasty
Udako denboraldiaren bukaera. Kasu oso gogor batekin itxi dute denboraldiaren lehen zatia. Gauza bat zirudien, beste bat susmatzen zen baina bukaeran beste gauza bat zen. Tentsioa eta interesa mantendu dute, antzezlan bikainarekin. Gainera badirudi Rustyren kontua Palomaren kasuarekin itxi egin dela, pixkat pegotea izan dena denboraldian zehar. Kapitulu bikaina.
Pretty Little Liars – 06×10 – Game Over, Charles
Udako denboraldiaren bukaera. Bai? Benetan? Hain errez? A Charles zen eta Charles CeCe da? Ezin behartuagoa baina ezin erakargarriagoa. Azkenean kapitulua aurreko sei denboraldiek utzitako hutsuneen betetzea besterik ez da izan, serie guztiari zentzua eta koherentzia (posible bazen) emateko. Edo, behintzat, konturik nabarienetan. Baina bukaera horrekin dena berriro hankaz gora eta cliffhanger sinestezin batekin. Kapitulu bikaina.
Falling Skies – 05×07 – Everybody Has Their Reasons
Militar batzuekin aurkitzen dira eta hauek beraien aurka jartzen dira. Ziurrenik Spheni baten menpean dagoelako Weber-en laguna. Hau ere ze kasualitatea ezta? Azkenean gora eta behera ibiltzeko ahaztuta omen zeuden kontuekin. Behintzat Sphenien komunikazio kontuarekin zerbait aurreratu dute. Kapitulu ahazgarria.
Under the Dome – 03×09 – Plan B
Kapitulu erdia Barbie-Julia kontuarekin eta, benga, azken eszenan, borroka, oihu eta torturen ostean berreskuratzen dute. Estralurtarrena erregina berriarekin sekta baten itxura hartzen dabil. Sam-ena ikusten zen eta orain gertatuko zaiena erresistentziakoei auskalo. Kapitulu eskasa.
Defiance – 03×11 – Of a Demon in My View
Entretenigarria izan bada ere dena behartuta izan dela iruditu zait. Gauzak hainbeste konplikatu dituzte inora ez zihoazen kontuekin azkenean hala-nola bideratu eta konpondu dituztela. Baina, tira, Berlin itzuli da, Omac zoroak aita gainditu du azpijoko oso ikusiekin eta Nolan libre berriro. Kapitulu zuzena.
Ray Donovan – 03×05 – Handshake Deal
Denboraldian gertatzen ari zaidan bezala: Abbyrenak ez dit ezer axola, Rayren lan berriak jokoa ematen du eta Mickyrenak maila mantentzen du. Kapitulu honetan Bunchy eta gimnasioarenak ez dit ezer esan. Kapitulu zuzena.