Honekin egunean jartzen naiz serieekin. Udako denboraldia bukatzen doa, hona laburpena.
Falling Skies – 05×08 – Stalag 14th Virginia
Kapitulu osoan Masondarrak askatzen saiatu dira, bakoitza ahal zuen moduan. Azpijokoak, traizioak eta, azkenean, dena konpontzeko tiro, hil eta akzio asko egon den kapituluan. Baina bukaerakoan, berriro ere Pope sartzea, nekagarria da. Kapitulu zuzena.
Under the Dome – 03×10 – Legacy
Batetik haurdunaldiaren kontu guzti hori pixkat ikusia dago, zientzia-fikzioan askotan jorratu dute modu horretan. Bestetik kanpotik sartu diren berriek (Eriq La Salle handia buru) azpijokoren bat dutela badirudi. Nor den nor eta norbera den edo alien hori kontrolatuta ez dago argi eta horrekin gehiegi jokatzen dute. Bakoitza berera gero eta arraroagoa den serie honetan. Kapitulu zuzena.
Defiance – 03×12 – The Awakening
Benetan, Tarrtarren bilobarenak eta ama-seme harremanak asper-asper nauka. Denboraldia hasi bezala bukatuko da. Eta Omac-en erasoa, beno, ba azken kapitulura begira jarri dira inbasio eta superetsaiarekin. Denboraldi guztietan bezala beraiek esan bezala. Behintzat Indogeneak bere inplantea kendu du, momentu nahiko surrealistak eman baditu ere. Kapitulu ahazgarria.
Ray Donovan – 03×06 – Swing Vote
Eta Ray ezer barik gelditu da. Kapitulu osoa dena bideratuko zuela zirudien, Abby jasangaitzarekin dena konpondu eta bizitza egituratuago bati ekin eta, hara, eta non, dena pikutara. Bridge-na hor jarraitzen dute bueltaka bere traumekin eta Bunchy-rena azkenean auskalo zer gertatuko den, apaizarena oso behartuta baitago. Kapitulu ahazgarria.