Udako denboraldia bukatzen doa eta egunean jarri naiz. Hona bizirik daudenen laburpena.
Falling Skies – 05×09 – Reunion
Kapituluan bueltaka ibili dira Lexiren itzulerarekin, Poperen mendekuarekin, total, biak arin eta behartuta ebatzita, bakoitzaren deabru eta mamuak berriro ateratu. Behintzat Sphenien kontuei buruz zerbait aurreratu dugu eta badirudi azkenean Washingtonera joango direla. Kapitulu ahazgarria.
Ray Donovan – 03×07 – All Must Be Loved
Ray ibili da gauzak konpontzen: apaizarena, bestearen negozioak, etab. Baina dena oso behartuta eta drama gehiegirekin. Bere aitaren negozioarena kriston pegotea izan da eta bere alaba, beno, kriston lastoa. Kapitulu ahazgarria.
Under the Dome – 03×11 – Love is a Battlefield
Erregina berria jaio da, ez dute alien hauen aurkako botikarik eta kupula jaitsi dezekete. Hori da gertatu dena. 40 minutu bueltaka horrekin, baina azkenean espero dena gertatu da. Dramatismo askorekin, puntu efektistaren batekin, baina oso planoa dena. Kapitulu ahazgarria.
Defiance – 03×13 – Upon the March We Fittest Die
Denboraldi bukaera. Eta perfektamente seriearen bukaera izan daiteke. Bukaera itxi, polit, xume eta egokia eman diote. Omac-ak menperatzea izan da kapituluaren muina eta lortu lortu du. Baina Nolan orain espazioan barrena utzi dugu eta Irisha polizia buru. Baita Taktarrek beren arazoak konpondu dituzte eta modu sinbolikoan arkua konpondu dute. Akzioa, tentsioa baina, azkenean, bukaera xamurra. Kapitulu ona.