Kafepintxo

2015eko 37. asteko serieak

Denboraldi berria noiz hasiko zain gaudela, udakoak bukatzen ari dira.
 

 

Ray Donovan – 03×09 – The Octopus

 
Eta Bunchy nagusia egin zen. Denboraldiko bilakaera, nola bukatuko duen ez dakiguna, baina behintzat oso interesgarria izan dena. Batez ere Rayk bere anaia zaintzeari utzi izana. Gainontzekoa zuzen, Mickyk egin behar zuena eginda eta Bridgetena pixkat lastoa. Eta bukaerak ezagun zahar baten mendekua ekarriko du. Kapitulu ona.
 

 

Faking It (2014) – 02×12 – The Revengers Age of the Monocle

 
Bitan banatu dute. Alde batetik Karma, Liam eta Amyren neskalaguna, bakoitzaren istorio eta konfidentziekin. Bestetik Amy, Shane ta Lauren azken honen mendekua aurrera ateratzeko. Lehena nahiko arrunta, ezer esangarririk ez; bigarrenak momentu oso dibertigarriak izan ditu. Kapitulu zuzena.
 

 

Awkward. – 05×02 – Short Circuit Party

 
Istorio asko izan dira tartekatuak, dena pertsonaia bakoitzaren bide horretan ñabardurak jartzen: Sadie eta bere ama, Valerie eta bere bizita, Matty eta Jake. Pausutxoak eta arazoak. Kapitulu ona.
 

 

Under the Dome – 03×13 – The Enemy Within

 
Seriaren bukaera. Irekia utzi dute, ez dakit berrituko zutela uste zutelako edo nahita. Edonola ere dena nahiko arin joan da, kupula jaistea eta erregina berriaren sadismo hori eta hainbat hildako izan ditugu. Azkenean, nahiko topikoa izan da: kupula jaitsi ostean militarrak sartu dira eta erresistentziakoei askatasuna ematen diete egi ofizial bat saltzearen truke. Gero urtebetean jarri gara eta erreginak eskapo egin zuela dakigu. Eta txispun, zer gerta zitekeen airean utzi dute. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna