Zientzia-gaiei buruz idazten denbora eraman ostean, zure ekarpena goizetan egiten baduzu oihartzun handiagoa duenaren ustea izan nuen. KZJaia3-an izaki bizidunak banatzen ibili ostean uste hori sendotu zitzaidan. Eta urte erdi #dazientziat den esperimentu / jolas honekin pasa ostean are gehiago. Bai, gaur 6 hilabete betetzen dira #dazientziat traola proposamen bezala bota nuenetik eta, egia esan, denbora honetan bildutako datuak nire susmo hori aztertzeko baliagarriak zaizkit. Baina has gaitezen hasieratik.
Orain dela urte erdi, KZJaia3ko balorazioa egin ostean #dazientziat proposatu nuen zientzia gaiak partekatzeko. Harrera ona izan zuen ideiak eta aste bat beranduago Twitterren traolaren erabilera jaso eta partekatzen duen bota martxan jarri nuen. Ordutik hiru traola gehiago jarraitu ditu botak (#zientzia, #kulturazientifikoa eta #EmakumeakZientzian) eta hobekuntza txikiak izan ditu. Txio gehien jaso zituen egunak #Ikergazte kongresuan izan zen eta, alborakuntzak ekiditeko analisitik kendu ditut.
Pixkanaka gora da #dazientziatek jasotzen dituen txioak
Goiko grafikoan ikus daitekeen moduan traola proposatu ostean gora etorri ginen eta erabiltzen hasi ginen eta gero jaisten joa zen eta gorakadak eta beherakadak egon dira, traola gehiago jarraituta, eta uda erdian izan dugula ahaztu gabe. Baina badirudi azken egunetan halako gorakada bat egon dela zientziaz txiokatzerako garaian. Izan ere, hilabete bat baino gehiago daramagu egunero behintzat zientziari buruzko euskarazko txio batekin. Ez dago batere gaizki.
Asteko egunaren arabera zientziaz gehiago edo gutxiago txiokatzen dugu.
Astelehenak eta, batez ere astearteak, zientziaz gehiago hitz egiten dugu. Egia da aldakortasun asko dagoela baina, tira, tendentzia badirudi aste hasieran jartzen dela. Eta asteburuak ez dirudite zientziaz txiokatzeko aproposak.
Goizetan gehiago txiokatzen dugu zientziari buruz
Baina txapa guzti honen jatorria ordua zen, noiz partekatzen ditugun zientzia kontuak. Eta, bai, badirudi goizetan txiokatzen ohi ditugula zientzia gaiak, 8tatik 13tara batik bat. 16etan igoera bat ere ikusten da eta gainontzeko orduetan besteak baino gutxiago. Ordutegi hori oso bulegokoa…
Guzti honi bi ñabardura: bakarrik iturri bat erabiltzen dudala, hau da, #dazientziatek jasotzen dituenak eta, bestetik, (eta hortaz) traola erabili denean kontutan hartzen dela ez izan dituen bertxioak. Adibidez goizeko 10etan txiokatu bada eta 14etan, 17etan eta 21etan bertxiotu bada txio hori, bakarrik 10etan bezala agertzen da analisi honetan. Edonola ere, alboratzeak alboratze, bai, zientzia astearte goizetarako da.
Ah! Bide batez, #dazientziatek 6 hilabete bete dituela ospatzeko, jada nagusitxoa da eta bere azpidomeinuan aurkituko duzue gaurtik aurreka: .