Telesailak

2015eko 42. asteko serieak

Denboraldiak aurrera doaz, batzuk betetzeko jartzen diren kapitulu horiek erabilita. Hona asteak eman duena.
 

 

Madam Secretary – 02×02 – The Doability Doctrine

 
Botere kontuak leku guztietan. Bai Estatuko Idazkariak bere lanean (Albright hortik agertzea puntazo bat izan da), etxean dituen kontuak, Errusian gertatutakoa edo bere senarrak bere beste lanarekin. Dena interesa izan du baina Errusiarekin lotutakoak nahiko behartuak dirudite. Kapitulu zuzena.
 

 

The Good Wife – 07×02 – Innocents

 
Berriro kasuen eta denboraldiko kontuen dinamika berreskuratu izana eskertzekoa da. Kasua ondo, bira askorekin baina beste abokatu eta epaile bitxien xarma berreskuratua. Eta denboraldiko kontuak ere txukun, pixkat Cary galduta bezala, baina agian bide bat da buelta on bat emateko. Kapitulu zuzena.
 

 

Homeland – 05×02 – The Tradition Of Hospitality

 
Iradokitzen dutenagatik CIAk Carrie hil nahi du. Hori bai seriari guztiz buelta ematea. Puntu horretara heltzeko, Carrie Libanon bere nagusiarentzat egindako lana, tentsioa izan da nagusi eta leherketa Carrirentzat zen. Alemanian kazetariaren eta CIAren filtrazio horrekin ibili dira CIAn duen eraginarekin. Eta Quinn misio sekretu horrekin, tipa bat hilez eta bere misio berria Carrie dela dirudi. Kapitulu zuzena.
 

 

Faking It (2014) – 02×17 – Prom Scare

 
Kurtso bukaerako dantzaldia derrigorrezkoa egiteak hautsak harrotu ditu institutuan eta gure protagonisten artean. Maitasun triangeluak, jeloskortasunak, berotzeak, tristurak, denetarik egon da kapitulu entretenigarri honetan. Kapitulu zuzena.
 

 

Awkward. – 05×07 – The Big Reveal

 
Jennak Matti maite duela esan nahi baina azkenean ezin. Biek elkar maite dutela badakite ere. Drama asko institutuko serieak parodiatzen duen serie batentzat. Baita ere tensioa Jenna eta bere amaren artean haur berriaren inguruan, V itzuli izana absurdoa handitu du, eta Saddie eta bere amaren artean. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 08×04 – What Lies Beneath

 
Kapituluko kasua oso ondo egon da, ñabardura eta buelta askorekin. Gainera hortik ibili diren pertsonaiek (apaiz itsu ez itsua bikaina izan da) ukitu on bat eman diote eta baita Espo-Ryan arteko gaizki-ulertua. Etorkizun handirik ez duena Becket egia esan gabe da, Castle-kin duen kimika hori mantentzen baitu. Kapitulu ona.
 

 

Fargo – 02×01 – Waiting For Dutch

 
Denboraldi hasiera. Beno, eta istorio berri batena. 1979an kokatu gara erabaki txarrez, odolez eta zentzugabekeriaz betetako hainbat istoriorekin. Batzuk boterea, beste batzuk bizitza normala, baina denak hildakoen inguruan. Eta poliziak zer gertatu den argitu behar. Interesgarria eta intentsoa eta muntaia hainbat kamerarekin eszena berdina erakusten oso deigarria. Kapitulu bikaina.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×03 – A Wanted (Inhu)Man

 
Lincoln-en inguruan ibili dira gora eta behera, dena behartua, baina, beno, tentsioak eta dramak areagotzeko aproposa. Hydran sartu nahi dutenak hor ibili dira Fight Club antzeko batean sartuta eta Jenna lurrera moldatzen berriro ere. Baina orain itzuli nahi du planeta hortara, ikusiko. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 07×04 – She Crazy

 
Cam-ek dituen kontuak pixkat behartuak izan dira baina Mitch-ek psikoterapia dibertigarri bat eman digu horren inguruan. Phil eta ahateak, ondo, momentu zoroak utzi ditu. Gauza bera Claire-k. Manny eta bere ama, zuzen, baina lasto aldera. Kapitulu zuzena.
 

 

Scandal – 05×04 – Whistle Politics

 
Hainbeste fronte ireki dituzte batzuetan kriston saltoak ematen dituztela loturarik gabe. Adibidez Lazarous One-na interesgarriena zirudien baina lasto pilo sartu dute. Olivia – Presidentearen harremanaren ondorioak nahiko txukun eraman dituzte Oliviaren lanean, langile berri batekin; eta Milie etsaia bihurtzea behartuta Cyrus zoratu batekin. Pixkat saltoka baina interesa mantendu dute. Kapitulu ona.
 

 

Blue Bloods – 06×04 – With Friends Like These

 
Erin eta Jaimmyri protagonismo gehiago eman diete Dannyri atseden emanez. Kasu zahar bat, zuzen baina oso aurresangarria, eta Jaimmy kontu gogor batekin gero meritoak egiteko. Frank-ek ohiko suhiltzaile-polizi borroka horretan egon da, nahiko behartua dena. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna