Hasi dira hilabete bukaerako geldialdien dantzak. Hona asteak eman duena.
Madam Secretary – 02×04 – Waiting for Taleju
Gauza asko gertatu dira baina azkenean a) Elizabeth Presidentearekin harremana bideratu du, b) bere alaba onik atera da eta c) boterea berreskuratzen doa. Horretarako buelta, salto eta ezusteko asko izan ditugu eta hainbat eszena bikain. Kapitulu ona.
The Good Wife – 07×04 – Taxed
Cunning eta Diane arteko eskuz-eskukoa ikaragarria izan da, horrelako epaiketak faltan botatzen nituen. Eliren azpijokoak Gobernadorea berreskuratzeko txarto atera zaizkio baina momentu onak utzi ditu. Eta Alicia, hor pixkat noraezean, berea ez den leku batean. Baina bukaerak agian dena alda dezake. Kapitulu ona.
Awkward. – 05×09 – Say No to the Dress
Dantzaldiarekin ibili dira gora eta behera, aurreko prestakuntzekin eta gauarekin. Beti bezala Jennari denetarik gertatzen zaio, behartua bai, baina, tira, seriaren grazia hor dago. Gogorrena Sadierena izan da baina ondo eramana, batez ere Mattyrekin duen harreman berezi hori. Gainontzekoa momentu dibertigarriz betea. Kapitulu ona.
Faking It (2014) – 02×19 – The Deep End
Dantzaldiarekin osteko ajeak, dena nahastuta baina, beti bezala, ia denak itxurak egiten. Karma eta Amyren etxeko jaian kokatu da dena, eta gauza batzuk argitu badira ere, beste batzuk txarrera doaz. Eta bukaerak ondorioak izango ditu. Arina izan da eta dena nahiko txukun. Kapitulu ona.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×05 – 4,722 Hours
Simmons-en egonaldia planeta bakarti horretan azaldu digute. Nahiko tentsoa eta momentu batzuetan zaila zen jakitea zer zen benetakoa eta zer irudipena. Biren arteko kapitulu bat izateko oso ondo eraman dute. Kapitulu ona.
Fargo – 02×03 – The Myth Of Sisyphus
Istorioak oso sendoak eta interesgarriak dira. Gurutzatzen bizpahiru dira baina zein baino zein erakargarriagoa. Kriston maila ematen ari dira antzezleak eta gidoiak oso sendoak dira. Eszena bikainak, adibidez autobusekoa, poliziarena hirukotearekin edo bukaerakoa, eta narrazio ederra. Kapitulu bikaina.
Homeland – 05×04 – Why Is This Night Different?
Hiru istorio nagusi eta bakoitza sendotasun eta sinesgarritasun ezberdinarekin. Badirudi Saul ez dela Claire hilda nahi duena baizik eta Berlingo tipa, ezdakitzeren topoa dena, baita Saulen kontua zapuztu baitu. Kazetariarena filtrazioarekin eta lotutako errusiarrena zuzen baina sakontasun handirik gabe. Behintzat Claire ez dago hain gainantzeztua. Kapitulu zuzena.
Scandal – 05×06 – Get Out of Jail
Eta dena Mellie buruz bada? Zeren eszenarik onenak eta konponbidearen giltza Melliek izan ditu. Dena Oliviak ez deklaratzearen inguruan joan bada ere, Mellie izan da protagonista. Bira asko bai, gauza gurutzatu asko, lastoa ere eta denboraldiko kontu hori, baina erregina Mellie izan da. Kapitulu ona.
Blue Bloods – 06×06 – Rush to Judgment
Guztiek protagonismoa izan dute baina horretarako betiko anti-Reagan kapitulu bat izan dugu. Agian Erin da salbatu den bakarra kasu nahiko txukun batekin, baina gainontzekoak ziklikoa den kontuarekin egon dira. Ez da bestelakoa izan eta tentsioa egon bada ere, oso behartua izan da dena. Kapitulu ahazgarria.