Telesailak

2015eko 45. asteko serieak

Bi seriek bukatu dute, beste batek bigarren zatia hasi eta gainontzekoek beren denboraldiekin jarraitzen dute. Hona asteak emandakoa.
 

 

Madam Secretary – 02×05 – The Long Shot

 
Dena denboraldiko korapiloen inguruan. Errusiarren kontuarekin itzuli dira hegazkinaren erasoarekin lotuz. Dena oso behartua eta txuri/beltz estilokoa, ñabardura eta grisentzat lekurik gabe. Denetarik gertatu bada ere topiko kutsua utzi dit guzti honek. Kapitulu eskasa.
 

 

The Good Wife – 07×05 – Payback

 
Ikertzaile berria laostia dela eta antzezleak bikain egiten duela aitortu beharra daukat. Bakarrik tipoagatik kapituluak asko irabazi du. Aliciak berriro ere kasuak eramatea eta hauek arraroak izatea eskertzekoa da. Lockhart eta Agosen dena zentzugabea baina nonbaitetik eztanda egingo du. Eli eta kanpainarena behartua baina zuzen, bere alabak beti ukitu bikain hori ematen dio. Kapitulu ona.
 

 

Major Crimes – 04×11 – Four of a Kind

 
Denboraldiaren bigarren zatiaren hasiera. Kasu oso txukuna eta interesgarria. Interesa pizten du eta gauzak aurkitzen doaz bata bestearen atzean. ikerketan murgildu egiten zaituzte. Andyrena pixkat behartuta Sharonekin duen harremanean sakontzeko eta Rustyrena, bena, lastoa baina irtenbide duin bat eman diote. Kapitulu bikaina.
 

 

Awkward. – 05×10 – Reality Does Not Bite

 
Seriaren bukaera. Berez, ia dena itxita utzi dute (Saddie izan ezik) eta, azkenean, Jenna eta Matty batera bukatu dute. Azkenean bost denboraldi daramatzagu hori itxaroten, elkar maite dutela aitortzea. Eta lortzeko kapitulua seriaren ispilu izan da: bueltaka batera bukatzeko. Eta egin ere. Gainontzekoak ondo ere, bere kontu guztiak itxiz. Kapitulu ona.
 

 

Faking It (2014) – 02×20 – School’s Out

 
Denboraldi bukaera. Korapilo guztiak ebatzi dituzte, institutua salbatzea barne. Oso arin joan da dena gauza askorekin baina nahiko sendoa dena. Bata bere burua onartu, besteak harremana konpondu eta Amy eta Karma, seriaren muina, apurtu. Gertatu behar zena gertatu da. Kapitulu ona.
 

 

Fargo – 02×04 – Fear And Trembling

 
Peggy eta Ed-i kontua asko zaildu zaie. Fronte guztietan: beraien artean, harategia erostean eta, garrantzitsuena, guztiek dakite beraiek hil zutela tipoa. Horren harira, guda egon egongo da. Kansas Citykoak eta Familiak bakoitzak berea defendatu du eta txarto bukatu dute. Dena oso ondo eramanda, agian Sheriff-aren emaztearen minbizia pixkat pegotea dirudi, baina oro har sendo eta ondo. Kapitulu ona.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×06 – Among Us Hide

 
Ostia, bukaerako bira bikaina izan da eta ez nuen itxaroten. Kapituluak akzioa, tentsioa eta ostiak izan ditu, irekita dauden fronteak di-da joan dira. May itzultzea, beste agentziaren burua hobeto ezagutzea eta euren harremanak aipagarriena. Kapitulu bikaina.
 

 

Scandal – 05×07 – Even The Devil Deserves A Second Chance

 
Eta Olivia gerizpeko presidentea bilakatu zen. Nahi zuen boterea eskuratu eta egin eta desegin azalpenik eman gabe. Hortaz joan da guztia, kasu nahiko topiko batekin nahastua. Talkak, harremanak eta azpijokoak, ezusteko handirik gabe. Kapitulu zuzena.
 

 

Blue Bloods – 06×07 – The Bullitt Mustang

 
Fiskalaren eta poliziaren arteko guda behartua izan da eta modu nahiko tranpatian ebatzi dute, familian zituen eraginak zirela eta. Behartua dena eta lekuz kanpo. Dannyk eraman duen kasua txukuna baina aurresangarria. Hori bai, Anthony Edwards ikustea primerakoa izan da.. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Homeland – 05×05 – Better Call Saul

 
Quinn-en ingurukoa txikle bat bezala luzatzen dabiltza eta azkenean gaur ikusitakoek ez dute ezertarako balio. Claire-k zer gertatzen den susmatzea eta Saulen bila joatea oso arin egin dute. Eta gainontzekoa behartua, azpijoko eta traizioekin galduta. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna