Telesailak

2015eko 46. asteko serieak

Denboraldiek jarraitzen dute, biraka pixkat txiklea luzatzen. Hemen asteak eman duena.
 

 

Madam Secretary – 02×06 – Catch and Release

 
Orain Siria eta ISISeri egokitu zaie gaiztoak izatea. Gaiztoarekin akabatzeko Idazkariaren anaiarekin nahastu dute, kontu pertsonal ez oso argiak plazaratuz. Idazkariaren senarrak bere kontuak kudeatu behar izan ditu errusiarren inguruan, nahiko lastoa egia esan. Dena nahiko behartua eta interes gutxikoa. Kapitulu ahazgarria.
 

 

The Good Wife – 07×06 – Lies

 
NSAko tipoak bueltan ditugu Alicia entzuteko eta ahuntzak berriro ikusteko. Buru galtze hori berreskuratu dugu kapituluko kasuari esker. Txukuna eta interesa mantenduz. Gainera ikertzaile berriari buruzko dudak sortu dizkio Aliciari eta Peter-en presidentzian aurrera doaz. Lockhart-en gertatutako pixkat lastoa, beti barneko kontuekin. Kapitulu ona.
 

 

Castle – 08×06 – Cool Boys

 
Arraroa izan da, Becketik gabe eta interes handirik sortu ez didan kasu bat. Castle-n “lagun” horrekin konpondu nahi izan dute baina, bah, oso behartua eta ez diot graziarik ikusi. Kontu bere Esposito eta Ryan “etsai” moduan izatea. Dena oso flojo atera zaie. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Awkward. – 05×11&05×12 – The Graduates&Holding on and Letting Go

 
Seriea bukatu zela uste nuen baina oraindik soka du. Kapitulu bikoitza graduazioa eta graduazio ospakizuna egiteko eta dena gutxi-gora behera bideratzeko. Saddiek azkenean bere diskurtsoa bota eta bere mutilarekin itzuli da, Tamara eta Jake lagun moduan eta, bai, Jenna eta Mattyk bere harremana bideratu dute, saltoekin bada ere. Kontu batzuk behartuak baina, tira, bukatzen ari dira, dena baimenduta dago. Kapitulu onak.
 

 

Major Crimes – 04×12 – Blackout

 
Epaitzen ari ziren kasu baten berrikuspena izan da, nola ezer ez zen zirudiena. Jack hortik ibiltzeak tentsioa eta arazoak sortu ditu, Flint-enak kezka eta Provenzak bere umore hori oparitu digu. Tentsioa eta interesa mantendu dute, eta Rustyrena lastoa izan da. Kapitulu ona.
 

 

Fargo – 02×05 – The Gift Of The Magi

 
Odola. Sarraskiak. Eszena gordinak. Hori da oparitu digutena kapitulu honetan. Kansas eta Fargo arteko guda eta harakina erdian. Gogorra baina intentsoa eta interesa mantenduta. Denak bikain eta gidoia sendoa izaten jarraitzen du. Kapitulu ona.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×07 – Chaos Theory

 
Hor ibili dira munstroaren atzetik behin jakinda psikologoa zela. Bidean May-ren sentimenduak, ezgizakien kontuak eta agentzia berriaren metodoen onarpena ikusi ditugu. Albo kontu bezala planetarena egon da eta bukaera, beno, pixkat
 
behartua izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 07×06 – The More You Ignore Me

 
Ahateekin jarraitu dute Phil eta Claire guraso moduan irudikatzeko, pixkat flojoa. Beren haurren ingurukoak ere pixkat topikoak, agian Luke pixkat salbatu da. Cam eta Gloria batetik eta Jay bestetik nahiko ondo ibili dira. Kapitulu zuzena.
 

 

Scandal – 05×08 – Rasputin

 
Ezusteko batekin hasi dira eta puntu horretaraino nola heldu diren kapitulu gehiena eraman du. Azkenean dena nahiko arin ta behartuta konpontzeko, Fitz ta Oliviak batera jarraitzen dute. Kapituluan izan duten kasua, zuzen, nahiko topikoa eta hipokrita baina, tira, interesa izan du. Rowan-ena pixkat arraroagoa. Kapitulu zuzena.
 

 

Blue Bloods – 06×08 – Unsung Heroes

 
Nikkiri protagonismo pixkat emateko Franki momentu gogor bat jan behar izatea jarri diote, nahiko agerikoa dena. Dannyren kasuan bere nemesia itzuli da eta, ziurrenik, ez da hil leherketa ikusgarri horretan. Eta gainera Lindarekin arazoak ditu. Eta Jaimmy, beno, lasto kontu batean sartuta, inora joan ez dena. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Homeland – 05×06 – Parabiosis

 
Saul izan da onena. Nola Carrie ez sinestutik bera laguntzera pasatu den CIArekin dituen arazoak medio. Zeren Carrie beti bere gainantzezpen eta zoro aurpegi horrekin guztiari sinesgarritasuna kentzen dio. Eta beti bueltaka dabil. Quinn-ena pixkat lastoa, baina momentu onenen bat izan du. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna