Serieak mid-season-eko geldialdira begira jarri dira. Hau da asteak emandakoa.
The Good Wife – 07×07 – Driven
Kapituluko kasua interesgarriaz gain, triangelu oso interesgarria izan du: Carry eta Diane vs Alicia vs Cunning. Bikainak guztiak eta oso ondo birak. Kanpainako kontua, txukun, baina gauzak behartuak. Kapitulu ona.
Homeland – 05×07 – Oriole
Carrie bere ikerkuntzarekin jarraitze du bere gainantzezpen eta zoro aurpegi horrekin. Nahiko behartua dena, gora eta behera, ezer argirik atera gabe. Saul-ena nahiko planoa izan da bukaera ezusteko hori heldu arte. Eta Quinn, beno, arin ahaztu dira beraz. Kapitulu ahazgarria.
Madam Secretary – 02×07 – You Say You Want a Revolution
Cuba eta blokeoaren inguruan ibili dira. Nahiko alboratuta amerikarren ikuspuntua justifikatzeko baina zuzena izan da. Hainbat kontu erditik jarri dituzte akordioa zailtzeko baina asko behartu gabe konpondu dituzte. Hori bai, badirudi aholkulari berriari gutxi gelditzen zaiola. Kapitulu zuzena.
Castle – 08×07 – The Last Seduction
Castle eta Beckett-en arteko harreman arraro horrek ez du gehiagorako ematen eta buelta ematen saiatzen ari dira, agian mid-seasonearako ezusteko batekin uzteko. Kasua oso ondo egon da, oso klasikoa eta horregatik maite dut serie hau. Gainera Ryan eta Esposito bere konpondu dute ere. Kapitulu txukuna.
Fargo – 02×06 – Rhinoceros
Semearen atxiloketaren ostean han ibili dira bera erreskatatzera eta harakina hiltzera. Horretan ibili dira, Peggyk negazioan eta bere alderdi iluna aterata, abokatuak negoziazioa egiten eta guztiak dituen inplikazioak. Baina pixkat luze egin zait, txiklea luzatzen edo. Hori bai, bukaerako kredituena bikaina izan da. Kapitulu zuzena.
Major Crimes – 04×13 – Reality Check
Kapituluko kasuan errealitiei adarra jo diete eta, hedapenez, telebistari. Oso ondo egon da, oso dibertigarria puntu batzuetan eta interesa mantendu dute. Rustyrena kasu honetan lastoa izan da baina ohi baino gutxiago. Kapitulu ona.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×08 – Many Heads, One Tale
Dena HYDRArekin lotzerako apustua egin dute. Bai beste mundua, bai agentzia berriaren infiltrazioa, bai psikologoa eta baita Warden mendekua. Kapituluan lotura guzti horiek egin dituzte, ondo kokatuta piezak baina pixkat behartua. Beti bezala akzioa egon da eta solasaldiak nahiko ondo egon dira. Kapitulu entretenigarria.
Scandal – 05×09 – Baby, It’s Cold Outside
Gabonetako kapitulua. Beno, hobe esanda, Gabonetan girotua baina Grinch-ek sina zezakeen gidoia. Kontu nagusia, hau da, Liv eta Fitz-en arteko harremana guztiz apurtu da. Beraien harremana ezinezkoa da. Hori behartzen joan dira, haurdunaldi etete bat barne, bukaerako eztabaida krudel hori izan arte. Besteak hor ibili dira Lazarous inguruan eta Mellie egin behar zena egiten. Kapitulu zuzena.
Modern Family – 07×07 – Phil’s Sexy, Sexy House
Salgai dagoen etxearen ingurukoak izan dira dibertigarrienak eta momenturik onenak eman dituztenak eta, azkenik, Haleyk egin behar zuena egin du. Istoriotxoekin nola jokatu duten eta narrazioa nola egin duten oso txukuna izan da. Bukaera agian izan da pixkat soberan egon dena. Kapitulu ona.
Blue Bloods – 06×09 – Hold Outs
Danny atseden hartzen utzi dute eta bere anai eta arrebari protagonismo gehiago eman diete. Biek kasu txukunak eraman dituzte, interesa mantenduz eta nahiko ondo ebatzita. Frankek, aldiz, bere postuarekin lotutako kontuak izan ditu, pixkat behartuak. Kapitulu zuzena.