Esker ona emateko eguna dela eta serie gutxi izan ditugu aste honetan. Hemen laburpena.
Madam Secretary – 02×08 – Lights Out
Russell-en zentratu dira pixkat Idazkaria alde batera utzita. Baita Errusiako kontuekin eta horiekin dena lotuz. Aholkularia gainetik kendu dute eta Errusiarekin gerra hasiko duela dirudi, pixkat behartu dena. Baina, tira, entretenigarria izan dira espioi eta azpijoko kontuak. Kapitulu zuzena.
The Good Wife – 07×08 – Restraint
Alicia bezero berrien bila, Canning erabilita, eta azkenean Grace izan da salbatzailea. Bestetik Diane izan dugu guztiz bera ez den kasu bat eramanez eta horrek izan dituen inplikazioak. Eli hor jarri dute pegote moduan kasu arin batekin bere maitasun kontuak ateratzeko. Baina dena txukun. Kapitulu zuzena.
Homeland – 05×08 – All About Allison
Batez ere Allison eta traidore bilakatzeko bidea erakutsi dute, flashback-en bidez batetik eta baita ere Carrie hiltzeko bidean. Baina oso ondo ez dakigunagatik ez du hil. Baita ere Quinn eta Saul egon dira baina nahiko lastoa azkenean beste kontu batera bideratzeko beraien tramak. Kapitulu ahazgarria.
Fargo – 02×07 – Did you do this. No you did it!
Fargo eta Kansas arteko gudan zentratu dira. Beraien arteko sarraskien ostean izan dituzten ondorioak bando bakoitzean eta poliziarekin. Krudela, gordina, gogorra. Baina serie honetan azaltzen duten modu eder horretan. Baita ere kontu pertsonalak izan dira eta Betsy-rena ikaragarria izan da. Eta bukaeran kapituluan desagertuak zeudenak beste bira bat eman diote. Kapitulu bikaina.
Castle – 08×08 – Mr. & Mrs. Castle
Ekidinezina dena gertatu da, Castle-k Beckett zertan zebilen jakin du eta egoerak eztanda egin du. Baina nahiko arin eta zuzen konpondu eta bideratu dute pixkat luze joan den tentsio behargabe hau. Kasua baliatu dute denboraldiko kontu horrekin lotzeko, momentu oso onak utzi ditu Castle ta Beckett-en dinamika eta kimika hori berreskuratu dutelako. Eskerrak. Kapitulu ona.
Major Crimes – 04×14 – Taking the Fall
Eskerrak emateko eguneko berezia. Beno, berezia baino, girotua. Ta kasu latz batekin. Hasieran beste gauza bat zirudien eta, pixkanaka, ezer behartu gabe, benetan hor zegoena azaldu digute, gordin-gordin. Gainera Flynt-en osasuna txarrera egin du, bukaera nahiko gogorra utzita. Kapitulu ona.