Telesailak

2015eko 49. asteko serieak

Midseason-a itxaroten, serieen lehen zatia bukatzen doa. Hemen asteak emandakoa.
 

 

Madam Secretary – 02×09 – Russian Roulette

 
Errusiarrekin gora eta behera jarraitzen dute. Eta Idazkariaren dudak direla eta ukrainarrak izan direla konturatzen dira baina ez du ezertarako balioko, errusiarrekin guda ez dutelako ekidingo. Edo halako zerbait. Dena da hain behartua eta uzkurtua auskalo zer gertatuko den. Eta semearena hor erdian pixkat pegotea egia esan. Gehiegi dabiltza luzatzen errusiarren kontuarekin. Kapitulu zuzena.
 

 

The Good Wife – 07×09 – Discovery

 
Cunning eta Alicia Diane eta Cary-ren aurka. Txukuna, oso txukuna. Kontu gordin eta zail bat maila gainean jarrita eta, kasu honetan, Alicia “gaiztoak” defendatzen. Kasua oso ondo joan eta bukaeran bira handi bat izan du kontua ebazteko. Kontu pertsonalak ere izan dira, Alicia eta ikertzailearena esate baterako, baina dena nahiko eramangarria izan da. Eta bukaera pixkat misteriotsua izan da. Kapitulu ona.
 

 

Fargo – 02×08 – Loplop

 
Peggy eta Harakinarekin gertatu dena erakutsi digute, orain dela bi kapitulu ihes egin zutenetik aurreko kapitulu bukaeran egin zuten telefono deia arte. Beti bezala Peggy burutik jota eta bere senarra bere modu horretan gauzak egiten, dena absurdoa. Batez ere anai nagusia hor bahituta izatea. Gainera Indioak nola jarraitu dituen ikusi ditugu ezusteko handi batekin. Eta bukaera ireki horrekin. Kapitulu ona.
 

 

Major Crimes – 04×15 – The Jumping Off Point

 
Flint operaziotik onik atera da eta badirudi berreskuratze bidean dugula. Eta Provenzarekin batera momentu onak emateko. Egia esan oso xamurra bukaera hori Provenza eta bere emaztegai berriarekin. Kasua gogorra eta bira are gogorragoekin. Rustyrena berriro ere pegotea izan da. Kapitulu ona.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×09 – Closure

 
Ward Colson-ez mendekatu da eta horrek lasterketa bat hasi du. Bahiketak, tiroak, trikimailuak eta, azkenean, beste planetara heltzeko izaki hori bueltan ekartzeko. Tentsio asko, birak eta momentu gordinak. Baina pixkat bururik gabeko oiloak bezala. Kapitulu zuzena.
 

 

Homeland – 05×09 – The Litvinov Ruse

 
Hor ibili dira Saul eta Carrie topoari tranpa jartzen alemaniarren laguntzarekin. Azkenean, azpijoko eta esamesekin lortu dute nahi zutena baina tipa ateratzen jakin du. Quinn-ekin bueltaka ibili dira azken eszena gogor bat lortzeko. Tentsioa egon da eta gertatuko zenaren ezjakintasuna mantendu dute. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 07×08 – Clean Out Your Junk Drawer

 
Pisu guztia hiru bikote nagusien terapian egon da. Sentimenduak gora, karikaturak behera, edukia baino antzezlan lana eta nola egin den izan da hor onena. Kontraste moduan Hunpry arrebak izan ditugu beraien terapia aurrera eramanda baina emaitza ezberdinarekin. Kapitulu entretenigarria.
 

Utzi erantzuna