Urte berriarekin batera, aste honetan serie bakarra izan dugu eta berezia.
Sherlock (2010) – 03×99 – The Abominable Bride
Gabonetako berezia. Eta gurekin jolastea oparitu digute. Biktoriar Ingalaterrara joan dira, jatorrizko Sherlock-a edukitzeko baina, era berean, berimajinatuarekin jokatzeko. Dena Sherlock-en droga-bidaia izan da, bai, baina antzinekoa etorkizunera edo gaur egungoa iraganera? Horrekin jolastuta, Moriartyren itzulera azaltzen saiatu da, kasu fantastiko-beldurgarri bat eraikita. Pertsonaiekin orain-lehen nola jolastu duten, Mycroft-en karakterizazioa eta seriean ohikoak diren baliabideak iraganera nola eraman dituzte bikainak izan dira. Kapitulu zoragarria.