Serieak itzultzen doaz. Eta denboraldi berriren bat ere hasi. Hona asteak emandakoa.
Shameless (US) – 06×01 – I Only Miss Her When I’m Breathing
Denboraldi hasiera. Frankena aberrantea izan da, oso dibertigarria, baina aberrantea. Gehienak ondo, atera zaizkien aukerei jokoa ateratzen badiete. Debby eta Ian agian eskasenak eta topikoari lotuta. Momentu oso onak egon dira eta, ora har, erritmoa izan du. Kapitulu ona.
Madam Secretary – 02×11 – Unity Node
Gaboneko geldialdiaren osteko lehen kapitulua. Errusiarrekin zituzten tirabirak handitzeko aurreko kapituluko bukaeran imajinatzen genuena gertatu da, errusiar presidentea hil dutela. Eta dena konpontzeko modu nahiko kurioso eta txukun batean egin dute, astronauten arazoak erabiltzea. Bakoitza bere arazo eta mamuekin baina azkenean pertsonaia guztiak bere arazoak bideratu dituzte eta, badirudi, behingoz Errusiaren kontua konponduta egongo dela. Kapitulu ona.
The Good Wife – 07×11 – Iowa
Gaboneko geldialdiaren osteko lehen kapitulua. Eta kanpaina hasi da. Hasiera gogorra izan bada ere, Alicia inoiz ikusi ez dugun bezala, oinarria Peterren kanpaina izan da. Baina ez du askotarako balio, kanpoan gelditu baita. Horrekin ibili diren bitartean Lockhart, Agos & Lee-n zaharren arteko akordioa eta beraien arteko azpijokoak izan dira protagonistak. Kapitulu zuzena.
Pretty Little Liars – 06×11 – Of Late I Think of Rosewood
Denboraldiaren bigarren zatiaren hasiera. Seria berrabiarazi dute, hasierakoa aldatu ere 6 denboraldi ostean, bost urte geroago kokatuta eta seriea hasi zen bezala: hilketa batekin. Egia esan inertziaz doa dena zeren seriea luzatzeak ez du zentzurik. Agian interesgarriena bost urte hauetan zer gertatu den jakitea izan da, zeren herrian bertan gertatu dena nahiko behartua eta aurresangarria zen. Kapitulu zuzena.
Modern Family – 07×11 – Spread Your Wings
Kapitulua aitataz joan da. Jay ondo Mitchekin batera. Baina onena Phil izan da, ikaragarria egin duena eta nola antzeztu duen. Egonda eta ez egonda. Saltsena pixkat pegote moduan egon da. Kapitulu oso ona.
Blue Bloods – 06×12 – Cursed
Hiru kontu egon dira. Frank plaka-zenbaki baten inguruan ibili da, bere semeak izandakoa eta lotura izan dezakeen maldizioa. Azkenean ez zena eta modu oso heroikoan jarri dutena. Jaimmy bere kide ohiarekin ibili da kontu batekin, nahiko txukun. Eta Danny-rena onena izan da Michael Badalucco handia egon delako, guztiei ziria sartzen. Kapitulu ona.