Telesailak

2016ko 7. asteko serieak

Guztiak itzultzen doaz. Hemen asteak emandakoa.
 

 

Madam Secretary – 02×14 – Left of the Boom

 
Zer nolako bukaera izan duen nahiko arrunta zirudien kapitulua! Hiru kontu nagusirekin ibili dira, bata Saudi Arabiako neska baten bisitarekin, guda santua egingo zuten EEBBko neskato batzuekin eta Moldaviako uranioarekin. Bakoitza bere aldetik joan da, beraien gora beherekin eta azkenean denak batu egin dira ezusteko bukaera horretan. Ikusi beharko ondorioak. Kapitulu ona.
 

 

The Good Wife – 07×14 – Monday

 
Atzerakako kontua hasi da eta hasi ginen lekura itzuli gara: 27. solairua, Alicia Dianarekin tentsioa eta Aliciak Peterrekin zer egin behar duen erabakitzen. Guzti hori azaltzeko kasu nahiko ondo eraikia eta hainbat gertaera interesgarri egon dira. Apartekoa izan dena Epailea izan da, zoratuta bai, baina inor baino azkarragoa. Eta hortik dagoen misterio guztia. Kapitulu bikaina.
 

 

Shameless (US) – 06×06 – NSFW

 
Banatuta denak amildegian behera. Beno, Ian izan ezik, badirudi pertsonaiari zentzu pixkat emango diotela. Gainontzekoak drama totalean sartuta: Fiona etxea lortu ezinik, Lip itxura oso tamalgarria ematen irakaslearen kontuarekin, Debbie eta Frank galduta bere liadetan eta Carl bere laguna kontrolatu ezinik. Bukaeran pixkat konpondu izan nahi dute baina drama eta negarrak izan dira nagusi. Beno, Keven tabernan izan ezik, negozioa berbideratu baitute. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 08×10 – Witness for the Prosecution

 
Aste honetan Castlekin daukagun zita bikoitzetik lehena. Castle berak ikusitako hilketa, epaiketan lekuko eta, hara, non eta nahastuta zegoen. Defendatzaileak dudan jarri du eta kasua berrikusten hasi dira. Puntu horretatik aurrera ohiko kapitulu arin eta entretenigarria egin dute, denboraldiko kontuekin lotuta, defendatzailea susmagarrietako bat baita. Pasadizo, une dibertigarri eta bukaera ikusgarri batekin. Kapitulu bikaina.
 

 

Castle – 08×11 – Dead Red

 
La osta izan da. Horrela, zuzenean, Castlelekin izan dugun zita bikoitzaren bigarrena bikaina izan da. Errusiar espia hori sartzea mundiala izan da, topiko guztiak apurtuz eta hankaz gora jarrita. Egia da oso ondo jokatu dutela episodio barregarri bat izaten hasi dena eta ebazpen oso gorra izan duena. Dena modu arin, dibertigarri eta oso jostagarria. Kapitulu ikaragarri ederra.
 

 

Better Call Saul – 02×01 – Switch

 
Denboraldi hasiera. Hasierako eszena horretara heltzeko oraindik bidea luzea dirudi gainontzekoa ikusi ostean. Pixkat inorako bira eta bidaia, kapituluan zehar bakarrik iradoki baita, baina gertatu, gutxi. Kenduta Hummer-aren tipoarena, nahiko txarto bukatuko delakoan nago. Kapitulu zuzena.
 

 

Major Crimes – 04×19 – Hindsight – Part 1

 
Midseasoneko geldialditik itzuli dira. Eta potente gainera. Hasieratik harrapatzen zaituen kasua, inplikazio eta lotura askorekin, hainbat kasu eta mamu zahar lotuta. Bakoitzaren inplikazioa eta polizia ohi baten bueltan, kasu nahiko konplexua eta, era berean, argia eraiki dute. Pegotea izan dena Rusyterena izan da, bere amarekin berriro bueltaka, kapituluko erritmoa apurtu du. Gainontzekoa oso ona. Kapitulu bikaina.
 

 

Pretty Little Liars – 06×16 – Where Somebody Waits For Me

 
Ezer gertatu ez den kapitulu ohiko horietako bat. Hanna eta Calebek zergatik apurtu zuten edo Ezrarekin zer gertatu den azaldu dute baina gainontzekoa, betiko bueltak ematea eta bere horretan gelditzea. Drama eta tentsioa jarri izan nahi dute baina ez da sinesgarria ezer. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Modern Family – 07×13 – Thunk in the Trunk

 
Familia bakoitzaren istorioa oso ondo egon da. Istorio moduan sendoena Claire eta Philena izan da, nola paperak aldatu dituzten. Momenturik onenak Jay utzi ditu Gloriaren irudia apurtzen saiatu denean. Agian Mitch eta Cam-en maizterrena joko gehiago izan zezakeen. Edonola ere, denak entretenigarriak. Kapitulu ona.
 

 

Scandal – 05×11 – The Candidate

 
Presidenteordea, Mellie eta Cyrusen apustu berria, nor izango presidente? Horretan ibili dira, Mellie eta Liv arteko momentu intentso eta oso onak utzita, Presidenteordearen atzean egon diren mugimendu behartuak eta Cyrusen agurra Presidenteari. Gauza hauek behartuak izan dira baina Mellie eta Liven artekoak eta bukaerako diskurtsoa merezi izan dute. Kapitulu ona.
 

 

The 100 – 03×05 – Hakeldama

 
Arkadiako botere aldaketak, eta pertsona nagusien aldaketek, guda eramango du sarraskiaren ostean. Hori saihesten ibili dira, gora eta behera, eta botere aldaketak sortutakoak. Eta horretan zeudela nanozitoen Profeta heldu da eta Raven izan da lehen konbertsoa. Ikusi beharko zeintzu ondorio izango dituen kapituluan gertatutakoak. Kapitulu ona.
 

 

Blue Bloods – 06×15 – Fresh Start

 
Erin protagonista izan da hasieran marroi bat zirudienarekin eta azkenean onik atera denetik. Tentsioa eta sufritzea tokatu zaio. Frankek ere bere tentsio eta gaizki-ulertu dosia izan du alkatearekin, nahiko behartuta eta gero nahiko errez konpondu dutena. Eta Dannyk eraman duen kasua lastoa izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

Hawaii Five-0 (2010) – 06×15 – Ke Koa Lokomaika’i (The Good Soldier)

 
Denboraldiko (eta azkenaldiko serieko) bi konturekin ibili dira. Bata Grabielen inguruan. Hilketa batekin hasi, gero ez-ohiko lapurreta bat bilakatu eta azkenean nemesiarekin zerikusia zuela. Bestea Danny eta bere ama etxe bat erosten hasi da eta 5-0 aurkako ikerketa batean bukatu da, ezusteko handi batekin. Hortik ibili diren pertsonaiek saltsa pixkat jarri dute eta gainontzekoa bere betiko mailan egon da baina Grabiel bukaeran horrela desagertzea aurresangarria zen. Kapitulu ona.
 

Utzi erantzuna