Denboraldiak aurrera darraite baina batzuek inora ez doazen bideak hartu dituzte. Hona asteak eman duena.
Madam Secretary – 02×15 – Right of the Boom
Lehen partea dramoi bat izan da, Henryk biziraungo zuen jakiteko. Beno, agerikoa zen biziraungo zuela. Eta erasoaren ondorioekin ibili dira, bakoitzari nola jo dioen. Horrek denboraldiko bigarren zatian gai nagusia izango denera eraman gaitu, topikora joanez, ekialde erdiko talde terrorista eta bere buruaren ehizan. Hor Henry ere sartu dute Elizabethekin egon zitezkeen arazoak ekiditeko. Kapitulu ona.
The Good Wife – 07×15 – Targets
Elizbeth aspaldiko partez egotea eskertzekoa izan da, tipa hori bikaina da. Eta gainera bere senar ohiarekin izan dituen eztabaideak, primerakoak. Dena Peteren inguruan, berari buruzko ikerketa dela eta. Oso ondo dena horren inguruan. Alicia, bestetik, kontseilu sekretu batean egon da eta iruditu zait joko gehiago atera zitekeela horri. Lekuz kanpo egon dena Lockhart-Agos-Leen egon den paranoia hori izan da. Eta NSAkoak ikutu hori jartzen. Kapitulu ona.
Shameless (US) – 06×07 – Pimp’s Paradise
Biloba naziarena onena izan da, gainontzekoa nahiko eskas. Batez ere Lipena, aukera handi bat zuten aurretik jokoz aldatzeko eta modu patetikoena aukeratu dute. Besteen artean Fiona bere etxetik kanpo ikustea agian izan da gogorrena, besteak, beno, berriro etxera ezer gertatu ez balitz bezala. Eta Ianena pixkat ezberdina baina kontu handirik gabekoa. Kapitulu ahazgarria.
Better Call Saul – 02×02 – Cobbler
Jimmyren lehen lana Saul moduan. Kapituluko pieza guztiak horretara bideratu dute, bai Jimmy beraren lanean, bai kromoen tentelarekin. Motel, pixkanaka dena erakusten eta konplikazioren bat bidean, baina, azkenean, horretarako izan da, Saulen lehen agerraldia izateko. Kapitulu zuzena.
Castle – 08×12 – The Blame Game
Aztoragarria. Hori da hitza, joko psikologiko eta aztoratzailea. Baina Castle eta Becket-en onena ikusi dugu joko narratibo interesgarri batean. Baita Alexisen indarra bere aita bilatzeko eta ingelesaren berragertzea. Intentsoa eta zer gertatuko itxaroten. Kapitulu bikaina.
Major Crimes – 04×20 – Hindsight Part 2
Ba denboraldi bukaera arte jarraituko dugu kasu korapilatsu eta ilun honekin. Agian inoiz egin duten errealistena, dituen korapilo, zailtasun eta buruhausteengatik. Dena oso txukun lotuta dago, haria jarraitzen da eta ez dago ezer behartuta, momentu gogorrak edo tentsoak badaude ere. Oraingoan Rustyk ez du erritmoa asko apurtu baino pegote bat izaten jarraitzen du. Kapitulu ona.
Pretty Little Liars – 06×17 – We’ve All Got Baggage
Ba dena ezkontzaz joan da: Ariaren gurasoak, Hannaren dudak eta Allison bapatean ezkontzearen nahia. Gainontzekoa bira behartu ta tamalgarriak, batez ere Emilyren eszena leku bakarti horretan. Denetarik gertatu da baina ezertarako ez. Kapitulu ahazgarria.
Modern Family – 07×14 – The Storm
Phil, azkenean beti da bera maila jartzen diona. Tontoarena egiten dagoela dirudi eta azkenean lekziorik onena berak ematen du. Gainontzekoak zuzen, gauza dibertigarri batzuekin eta sakonagoak besteak. Agian pixkat hotz gelditu dena Lilyren urtebetetze jaia izan da. Kapitulu ona.
The 100 – 03×06 – Bitter Harvest
Arkadian sarraski nahiak, azpijokoak, susmoak eta mesianismoa dira nagusi. Denak guztien aurka ta, azkenean, inteligentzia artifizial batek irabaziko die. Bestetik Polisen ere susmo eta azpijokoekin dabiltza, Clarke eta Lexa dela eta. Guztien erabakiek ondorioak dituzte eta hor dabiltza gauzak konplikatzen. Kapitulu zuzena.
Scandal – 05×12 – Wild Card
Bakoitzak bere presidentegaiarekin jarraitu du eta egiten dabiltzan azpijokoekin horrela izateko. Korapilotsu eta landuena Cyrusena izan da, muntaia guzti horrekin; eta Lendakariordearena pegote hutsa. Gero Liv eta bere dudak bere aitaren inguruan izan ditugu, badirudi horretaz gogoratu direla bapatean; eta Presidentea eta bere bikote berriak Abbieri sortu dizkion arazoak. Egia esan dena nahiko flojoa. Kapitulu ahazgarria.
Blue Bloods – 06×16 – Help Me Help You
Dannyk eraman den kasuak pixkat hotz utzi dit, justifika ezin diren gauzak justifikazio saiakera iruditu baitzait. Erinena, ordea, nahiko zuzena eta interesgarria izan da. Frankena ere gauza bera esan nezakeen baina beti bezala bere ideologia kontserbakorrak irabazten du. Kapitulu ahazgarria.
Hawaii Five-0 (2010) – 06×16 – Ka Pohaku Kihi Pa’a (The Solid Cornerstone)
Oso barregarria izan da, bai ile-apainde-abokatuagatik bai konfidenteagatik. Baita ere tentsioa eta akzioa izan dugu baina txorakeriak eta momentu barregarriak batez ere. Arina, erreza jarraitzekoa eta entretenitua. Kapitulu atsegina.