Telesailak

2016ko 11. asteko serieak

Batzuk badoaz, beste batzuk itzultzen dira, denetarik aste honetan. Hemen laburpena.
 

 

Shameless (US) – 06×09 – A Yurt of One’s Own

 
Gauza batzuk konpondu dituzte, beste batzuk berbideratu eta, oro har, momentu oso dibertigarri eta egiazkoak utzi dizkigute. Hainbeste dramaren ostean halako kapitulu bat oparitzea bikaina izan da. Betiko liadekin ibili dira baina modu positiboago batean. Baita ere Mandyren bisita egon da, gazigozoa izan dena, eta Svletanaren harira gertatutakoa pixkat lastoa. Baina orokorrean oso maila onean egon da guztia. Kapitulu ederra.
 

 

Major Crimes – 04×23 – Hindsight Part 5

 
Denboraldi bukaera. Eta 5 kapitulutan zehar ikertu duten kasua ebaztea. Denboraldiko beste kontu batzuekin batera, bukaera efektista baina sinple horretan laburbildu dena. Azkenean kasua aurretik susmatzen modu batean bukatu da, baina bidean nola jakin duten eta kapitulu hautako laburpena izan den eszena bikain horrek interesa mantendu dute. Kapitulu ona.
 

 

Better Call Saul – 02×05 – Rebecca

 
Berriro ere ingurukoen istorioak berea baino interesgarriagoak izan dira. Azken finean bera zaintzen jarri dutenaren kontua grazia egin dezake bi eszenetan, gero nekagarria da. Baina bai bere anaiak kontatu dituenak, bai Kimen egoera zein Mikeri heldu zaion proposamenak joko eta interes handiagoa izan dute. Kapitulu ona.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×12 – The Inside Man

 
Azpijokoak, traizio bikoitzak eta dena Izakiari ezgizakiak emateko. Edo horrelako zerbait. Akzio asko eta bira asko baina intentsitatea mantentzen da. Agian filosofikoagoa dena ezgizakiak osatzearena da, eztabaida nahiko interesgarria. Kapitulu ona.
 

 

Pretty Little Liars – 06×20 – Hush, Hush, Sweet Little Liars

 
Denboraldi bukaera. Ta azkenean dena Allisonen amaren azpijoko bat zen Charlotten hiltzailea lortzeko eta, batez ere, negozioak bere eskura bueltatzeko. Egia esan horren inguruan dena oso arraroa izan da eta nahiko beldurgarria nola jokatu duten Allisonekin, hori behintzat onartu behar zaie lortu dutela. Gainontzekoa, ba azkenean bikote bakoitzak bere musu lapurtu momentua izan du eta gauzak nahiko ondo joan dira. Pixkat ariniketan dena konpondu nahi izan dute. Kapitulu arraroa.
 

 

Faking It (2014) – 03×01 – It’s All Good

 
Denboraldi hasiera. Udak utzi dituen ondorioetan kokatu dira, batez ere Amy eta Karmaren arteko apurketan, seriari beste dimentsio bat ematen diona. Horren inguruan ibili dira ere Shane eta Liam, honi minik ez egiteko; eta Lauren esklabu berrien bila. Azken hauek oso dibertigarriak izan dira, baina Amy eta Karmarena gogorra. Kapitulu ona.
 

 

Awkward. – 05×13 – I’m the Kind of Girl Who Found Her Voice in College

 
Denboraldiaren bigarren zatiaren hasiera. Jokoa guztiz aldatu dute baina esentzia mantentzen da. Unibertsitateko lehen urtearen osteko udan jarri dira eta dena eta denak aldatu dira, ohiko tentsioetaz gain beste gauza batzuk jarri dituzte mahai gainean. Jenna ez da berdina eta nabaritu da. Kapitulu bikaina.
 

 

Modern Family – 07×16 – The Cover-Up

 
Claire eta Philen istoria bikaina izan da, bai gaizkiulertzengatik bai aitzakiengatik. Cam, Mitch eta Lili zuzen ibili dira baina pixkat behartuak. Jayrena izan da flojoena, baina oro har oso dibertigarria izan da. Kapitulu ona.
 

 

Scandal – 05×14 – I See You

 
Liven paranoia Jakekin landu ostean eta pasako zela uste ostean, berriro ere hasierako lekuan jarri gara. Gainontzekoak hauteskundetara begira daude, Trump bat eta guzti, eta Abbyk Cyrusen lekua hartu du. Beste guztiak intentsitate handiko bueltak ematea. Kapitulu zuzena.
 

 

House of Cards – 04×03

 
Claire vs Frank. Beren guda jarraitzen dute beraien artean ahalik eta minik handiena egiten. Gainontzekoak hori jakin gabe abantaila hartzen dute edo mamuak bilatu, baina tentsioa eta muina hor dago. Lucasena soberan egon da, tentsio horren erritmoa apurtu duen gauza bakarra. Beste guztia primeran, batez ere antzezlariak. Kapitulu bikaina.
 

Utzi erantzuna