Telesailak

2016ko 12. asteko serieak

Aste santua dela eta atzerapenarekin noa. Hemen aste honek eman zuena.

Shameless (US) – 06×10 – Paradise Lost

Kontrastez betetako kapitulua bukaera oso garratz batekin. Frankek jarri ditu momentu onenak, bere liada eta liskarrekin, baita Fionaren ospakizuna eta Carlek izan duen eguna. Kontrako aldean Lip izan dugu, dena pikutara joan zaiona; eta bikoteen arazoak. Eta bukaera triste hori pozgarria izan behar zuena, beti uzten diguten gazi-gozo sentsazioa hori. Kapitulu ona.

Madam Secretary – 02×17 – Higher Learning

Kapitulu xamurrago bat oraingoan, ekialde hurbileko kontua ahaztu ez badute ere. Baina hau ere ez da hain dentsoa izan eta nahiko ondo eraman dute ikerkuntzarena. Bai Chilekoa bai ama-alaba denbora hori oso ondo egon dira eta hor gertatu diren gauza guztiak arinak eta entretenigarriak izan dira, tentsio puntua egon bada ere. Kapitulu ona.

The Good Wife – 07×17 – Shoot

Saint Alicia guztiz hilda dago eta orain Cinic Alicia dugu, walking in the wild side. Aldaketa oso ondo dago eta dena apurtzen du, baina ez da konsistentea orain arte saldu diguten istorioarekin. Oso gustagarria da, oso atsegina da aldaketa hori baina oso behartua izan da. Bestetik kapituluko kasua oso ondo egon da, hasiera oso gogorra izan da, ezusteko handi bat, bortitza, baina gainontzekoa, egon diren birekin, ikaragarria izan da. Batez ere epailearen erabakia, antzezleak kriston sinesgarritasuna ematen diona. Kapitulu ederra.

Castle – 08×15 – Fidelis Ad Mortem

Poliziaren akademiaren barruan ibili dira gora eta behera hiltzailearen bila, oso interesgarria eta pultsoa mantendua. Gainera horrek Beckett bere buruarekin eta Castlelekin bakeak egitera eraman du eta denboraldiaren bukaerari beste ikutu bat emango diote. Hori bai, Castle-k ikerketan parte hartu ez izanak grazia kendu dio, oso poliziakoa izan baita. Kapitulu ona.

Better Call Saul – 02×06 – Bali Ha’i

Jimmy/Saul jarraitzen du izaten protagonismo gutxien duena, Mike eta Ilehoriaren garapenean zentratuta daude. Lehena Tucoren inguruan izan dituen konplikazioekin eta bigarrenak bere lanarekin dituen arazoekin. Motel baina txukun, istorioak eta bakoitzaren arazoak eta beldurrak ondo garatuta eta landuta, dena txukuna benetan. Kapitulu ona.

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×13 – Parting Shot

Agur eta ohore Bobby ta Hunter. Whedonek modu oso txukun eta dotorean serietik atera ditu, kapitulu osoa beraietan zentratuta eta agur eder eta sinple horrekin. Beti bezala akzioa, tiroak, kolpeak, birak eta azpijokoak egon dira, baina bukaera arte ez da jakin agur batean aurrean geundela. Oso ondo eramanda, tentsioa eta interesa mantenduta. Kapitulu bikaina.

Awkward. – 05×14 – WTF Happened Last Year?

Misterioarekin luzeago jokatuko zutela uste nuen baina ez, misterio handiena erakutsi digute: zergatik Matty eta Jennak apurtu zuten. Paraleloan Tamararen eta Sadieren adiskidetzea eta Jake eta Lissak unibertsitatea zergatik utzi zuten erakusten digute. Bi hauek nahiko arinak eta dibertigarria zian dira eta bestea dramoian bukatu duen zentzugabekeria. Kapitulu ona.

Faking It (2014) – 03×02 – Let’s Hear It for the Oy

Amy eta Karmaren arteko haserrea luzatzen jarraituko dute, gaizkiulertze eta egoera behartuen bidez. Liam eta bere neskalagunaren arteko arazoak Karma dela eta Amyrekin duen harremanean eragina izatea oso behartua izan da. Gainontzekoak bere interesen arabera arazo handi horretan eragin dute. Dibertigarriena institutuaren promozio-bideoa izan da. Kapitulu zuzena.

Modern Family – 07×17 – Express Yourself

Ordu txikitan gertatutako kapitulua, ezohiko den ariketa polita. Claire eta Phil esnaturik mantentzeak momentu oso onak utzi ditu, batez ere bukaerakoak; Jay eta Mitch-ek bere arazoak konpondu dituzte besteari esker eta Haley eta Hartzatxoak gau zoroa izan dute. Guztiak nahiko dibertigarriak. Kapitulu ona.

Scandal – 05×15 – Pencils Down

Errepublikarren eztabaidaren inguruan ibili dira, kandidatu bakoitzaren prestaketan eta izan dituzten arazoekin. Nahastuta demokratak ere agertu dira, baina lerro nagusiak laguntzeko eta drama jartzeko besterik ez. Harreman arazo gehiegi, azpijoko asko baina ideia gutxi. Nahiko aspergarria dena, egia esan. Kapitulu ahazgarria.

House of Cards – 04×04

Ustekabean jokoa aldatu dute. Francis eta Claire arteko borrokan jarraituko zutela, bakoitza bere aldean tentsioa sortzen, zirudien eta Francis hiltzen saiatu da Lucas. Eta horrek Claire-i abantaila eman dio eta ondo erabili ere. Ez dakit tiroketarena behartua izan den eta Francisen ekintzen ondorioa, baina istorioa bera sendo eta ondo garatzen jarraitu dute. Kapitulu bikaina.

Utzi erantzuna