Telesailak

2016ko 13. asteko serieak

Paskua-astea dela eta atzerapenarekin noa. Hemen aste honek eman zuena.

Madam Secretary – 02×18 – On the Clock

Klasiko bat ekarri dute: India eta Pakistanen arteko lehia eta tentsioa. Orain arma nuklear galdu baten inguruan eta horrek sortu dituen arazoak. Nahiko tentsoa dena baina azkenean konpondu dute Presidentea, Idazkaria eta Jacksonen artean. Bestetik denboraldiko kontua dugu, neskatoa aurkitzekotan bueltaka ibili dira; eta Azken Epaiketako Erlojuaren ingurukoak arintasuna eta grazia jarri dute. Kapitulu ona.

The Good Wife – 07×18 – Unmanned

Dena prestatzen dabiltza seriaren bukaerarako eta azken bi eszenetan dena laburtu da: Caryk alde eginda eta Peterren azken mesedea. Eta lehen aldiz ezetz esango duela dirudi. Ikusiko. Dena momentu horietara bideratu da, Aliciak leku guztietan dudak eta bere bizitza osoa kolokan jartzera, kasu bikain bat aitzakia hartuta. Iraganeko pertsonaiak erabiltzen dabiltza Alicia deseraikitzeko eta aldaketa emazte onaren mitoa apurtzeko. Kapitulu bikaina.

Shameless (US) – 06×11 – Sleep No More

Onena Kev izan da, jeloskor egotetik fantasia sexualak izatera, tipoa bikaina da. Gallegertarrak bere drama sakonetan sartu dira haurrarekin eta ezkontza prestatzearekin. Batez ere Frank eta bere liadak direla eta. Baita Lip bere inpernurako bidean jarraitu du eta Ian, nahiko ondo zihoana, dena gurutzatu zaio. Kapitulu zuzena.

Better Call Saul – 02×07 – Inflatable

Jimmyn zentratu dira behingoagatik eta Saul bilakatzeko bere bideak dituen gira-birak erakutsi ere. Abokatu firmatik botatzea lortu du bere bidea hasteko modu nahiko saultar batean. Dibertigarria izan da. Gainera Mikekin lehen lana izan du eta ilehoriak proposamen bat egin dio batera lanean aritzeko. Dena sendo eta ondo garatuta. Kapitulu ona.

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×14 – Watchdogs

Mac eta Watchdogen inguruan ibili da kapitulua. Pixkat Mac eta bere anaia hobeto ezagutzeko eta SHIELDen beste etsai honen atzean zein dagoen jakiteko. Akzio asko, hainbat bira, eta agente berrien prestakuntzan. Nahiko arin joan da dena baina sakontasun gabe, akaso azken eszenak ematen duen mehatxua. Kapitulu zuzena.

Awkward. – 05×15 – The Friend Connection

Dena Jennaren berkokatzearen inguruan mugitzen da: Lukekin duen harreman berria, Mattie alde batera utzi eta Tamara galdutzat jotzea. Gainontzekoak ere berkokatzen ari dira baina aurreko egoerara itzultzen, Mattie izan ezik, bide galdu batera doala dirudi. Kapitulu zuzena.

Faking It (2014) – 03×03 – Karmygeddon

Karma eta Amyk, borroka eta traizioen ostean, beren egiak bota eta ezin dutela batera jarraituz konturatu dira. Onena bere lepo egin diren txantxak izan dira, batez ere Shane eta Lauren paperak bilatzen. Kapitulu zuzena.

The 100 – 03×09 – Stealing Fire

Ez dute gupidarik inorekin. Istorioak aurrera egiteko eta zailtasunak sartzeko jendea hil behar bada, hiltzen da ta listo. Orain lurtarren artean buru berri bat dugu, gezurrezkoa bada ere; Clarke inteligentzia artifizialaren lekuko berriaren bila joan behar du baina, hara, Lincoln hil dute eta leku guztietan kaosa da nagusi. Denetarik gertatzen da, aurrera doaz atzera begiratu gabe. Kapitulu ona.

Scandal – 05×16 – The Miseducation of Susan Ross

Denetarik gertatu da: errepublikarren eztabaida, azpijokoak, marra gorriak ia gainditzea, maitasun arazoak eta eztabaidak. Baina funtsean geunden lekuan gaude, zuzen jokatu nahi badute ere: Lendakariordea aurrera egiten, Mellie bere irudia berreraikitzen eta tartean Trump hori. Eta beste aldean Cyrus berearenak egiten erditik jendea kentzeko. Kapitulu zuzena.

Blue Bloods – 06×18 – Town Without Pity

Frank eta Dannyk kasu berdinean lan egin dute, nahiko aurresangarria ta ikusita dena. Erinek zerbait ezberdinean lan egin du, hainbat bira eta ezusteko eman dituenak. Eta Jimmyk dilema etiko batekin bukatu du. Nahiko arina dena eta asko sakondu gabe. Kapitulu zuzena.

Hawaii Five-0 (2010) – 06×18 – Kanaka Hahai (The Hunter)

Izan duten kasua oso gogorra izan da baina bere modura, akzio eta kolpe askorekin, egin dute egin beharrekoa. Arintasuna emateko Danny egon da, kotxearen lapurreta eta osteko persekuzioarekin. Baita ere Abbyrena bideratu dute eta denak hain lagun. Kapitulu zuzena.

House of Cards – 04×05

Francis hil ala biziko egoera batean eta Clairek ondo erabili boterea eskuratzeko. Lehendakariordea nahi duen bezala erabiltzen du bere interesetarako, Francisen etsai zaharrak lehen lerrora ekarrita. Baita ere Doug galduta dabil eta hainbat kontuekin ibili bada ere, noraezean dago. Eta Lucasen inguruan berak esandakoak berriro ere ikertzen hasiko direla dirudi. Azpijoko asko eta tentsioa. Kapitulu ona.

Utzi erantzuna