Eta egunean jartzen gara, denboraldi batzuk bukatu, berriak hasi. Hona pasaden asteak eman zuena.
Shameless (US) – 06×12 – Familia Supra Gallegorious Omnia!
Denboraldi bukaera. Dena ezkontzaren inguruan ibili da eta nola Frankek bere mendekua aurrera eraman duen. Egia esan kapituluko azken hamar minutuak izan dira intentsoenak: Frankek ezkontza zapuzten, Fionak beste maitale bati agur esan eta Lip erreabilitazio bidean joatea. Gainontzekoak gauzak normaltzera, batez ere Ian-ek sendotasuna irabazi du bere lana berriro lortzen. Kapitulu ona.
12 Monkeys – 02×01 – Year of the Monkey
Egia esan serie hau jarraitzeko gida bat behar da, zeren lehenaldia, oraina, etorkizuna, hamen eta hor errez nahasten dira. Baina, tira, apokalipsia gelditzea lortuko duten da erregaia eta inguruan dabiltzanen arteko borrokak eta azpijokoak. Denetarik gertatu da baina Jenniferren eskuetan dago dena. Kapitulu zuzena.
Castle – 08×16 – Heartbreaker
Oraingoan Espositori egokitu zaio protagonista izatea eta bere iraganeko alderdi bat ezagutzea. Ariketa oso dibertigarria eta jostagarria izan da, hainbat birekin, eta Ryan bidelagun duela. Castle eta Beckett apalago egon dira, orain berriro batera daudela, eta etxeko kontuekin parre batzuk bota. Kapitulu entretenigarria.
Better Call Saul – 02×08 – Fifi
Hasierako plano-eszena bikaina izan da, gero kapituluan zehar Mikekin lotura duen istoriaren zertzelada bat besterik ez bada izan. Gehiago Jimmyn eta bere lankidean zentratu dira, martxan jarri nahi duten negozioak dituen oztopoetan. Eta Jimmyk nola “konpondu duen“. Motel baina sendo joan dira. Kapitulu ona.
Awkward. – 05×16 – Best Friends for Never
Tamara eta Jenna berradiskidetzea izan da kontua, lehenengo apurtuta eta gero konponduta. Horren ondorioz Mattyrekin ez konpontzea behartua izan da. Gainontzekoa zuzen, pixkat snoba, eta Sadierena soberan zegoen. Kapitulu zuzena.
Faking It (2014) – 03×04 – Jagged Little Heart
Eta azken segunduan Karma eta Ammy besarkatu dira. Bidean bi istorio: Karma eta Shane musikarekin eta Ammy eta Lauren azken honen dokumentalarekin. Oso dibertigarriak biak, momentu batzuetan intentsoak, eta alkoholiko-ohia agertu izana freskagarria izan da. Kapitulu ona.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×15 – Spacetime
Irekita zeuden istorioen une dramatikoenera heldu garela dirudi: psikologoa munstruoa bilaktzen bukatzea, Daisyren misioa mundu honetan, Warden plana, Fitz-Simmons,… akzio, tiro eta borroka asko istorioak kontatzeko baina batez ere drama. Tentsioa handitzen joan da espero zenera heldu arte. Kapitulu ona.
Modern Family – 07×18 – The Party
Berriro ere Jay putoamoa da. Eszena bakarrean zentzutasun eta ironia guztia jar ditzake maisutasunez. Egia esan Phil eta Mitch-en istoriotxoa marihuanarekin oso dibertigarria izan da, baita Jay eta Cam-en laguntasun berria. Claire protagonista izan da bere paranoiekin eta festaren ingurukoekin. Kapitulu bikaina.
The 100 – 03×10 – Fallen
Spike gainetik kendu dute eta bidean Arkadia Aliren eskuetan gelditu da. Joko aldaketa bat izan dugu, orain inteligentzia artifizialen txanda da eta Under the dome, Person of interest eta Revolution arteko zerbait izango dugu. Dena oso beldurgarria eta behartua, egia esan, tiro eta azpijoko askorekin. Gero Polisen bere botere kontuekin ibili dira asko sakondu gabe. Kapitulu zuzena.
Scandal – 05×17 – Thwack!
Noraezean dabiltzala iruditzen zait. Andrew itzuli da (Jon Tenney bikainak antzeztua), den hankaz gora jarri du, hil egin dute, ez dago ondoriorik. Gauza zahar eta ahaztuekin bueltaka ibili dira baina, arazo asko, traizioak bidean, baina funtsean ez da ezer gertatu. Beno, Liv bere aitaren etxera joatearekin egin nahi izan duten metafora hori kenduta, oso behartua dena. Kapitulu ahazgarria.
Blue Bloods – 06×19 – Blast From the Past
Dannyk eraman duen kasua nahiko ohikoa izan da eta aitzakia bat besterik ez da izan Baezen bizitza pertsonala ezagutzeko. Jaimmyk kasu nahiko kuriosoa izan du, detektibe lanak eginda. Eta Frankek marroi bat kudeatu behar izan du azkenean erdibideko zerbaitekin konponduta. Egia esan ez dute asko sakondu, nahiko arin egin dute dena. Kapitulu zuzena.
Hawaii Five-0 (2010) – 06×19 – Malama Ka Po’e (Care for One’s People)
Louren iraganeko kontu baten ondoriozko ihesa izan da protagonista. Dramaz, pertsekuzio eta tiroz beteta, azkenean onik atera da. Dena oso arina eta familiaren garrantziari so eginda. Kapitulu zuzena.
House of Cards – 04×06
Eta azkenean Claire-rena izan da garaipena: bere planak aurrera egin du eta Francis, berreskuratu ostean, bere baldintzak onartu ditu. Dena azpijokoekin, dena korrupzioarekin, baina azkenean gibela lortu diote Francis-i eta Clairek Petrovek sinatzea lortu du. Francisen burruka bere bizitzaren alde bere mamuekin marraztea oso interesgarria izan da eta gertatu direnak Underwoodtarren lehen garaipenera eraman dituzte, bere lehiakideak amore eman duelako. Baina hauteskundeak irabaztea, hori beste kontu bat da. Kapitulu bikaina.