Denboraldiak bukatzen doaz, pixkanaka korapiloak askatzen doaz. Hona asteko laburpena.
Madam Secretary – 02×19 – Desperate Remedies
Boko Haram eta Marburg birusaren epidemia bat saiatzea izan da kapituluko zentrua. Nahiko zuzen eta itxaroten ez diren bira horietakoekin tentsioa eta interesa mantenduta. Baita ere denboraldiko kontuarekin jarraitu dugu eta, berriro ere, gaizkile gaiztoa harrapatzea ezinezkoa izan da. Guztia kontu pertsonalekin tartekatuta. Kapitulu zuzena.
Castle – 08×17 – Death Wish
Fantasiarekin jokatzen duten denboraldiko kapitulua izan da, jenioarekin oso ondo jokatuta. Kasu nahiko klasiko bat baina desioak eta lanparak eman duten ukitu horrekin, momentuoro irri bat irudikatuta. Dena arin joan da, interesgarria eta, bukaeran Ryanen emaztearen erditzearen arazoak sortu duen tentsioa kenduta, nahiko zuria izan da. Kapitulu ona.
Better Call Saul – 02×09 – Nailed
Kapitulua nahiko normal zihoan, bi anaien arteko borroka horretan, azken momentua gertatu arte, arnasa kentzekoa. Hor erdian ere Mike izan dugu bere mendekuarekin eta anaien borrokak Kimen izen duen eragina. Beti bezala, patxadaz dena sakon garatzeko. Kapitulu ona.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×16 – Paradise Lost
Malik-i buruz gehiago jakin dugu, nola bere anaiari traizioa egin zion eta horrek izan dituen ondorioak. Honi Gauzaren itzulera ez zaio hain ideia ona bururatuko. SHIELD aldean Gauzaren inguruan ikertzen ibili dira, akzio, dramatxo eta buelta asko azkenean denak HIDRAren eskuetan gelditzeko eta ezgizakien komandoari bide egiteko. Kapitulu zuzena.
Awkard. – 05×17 – Fireworks
Uztailaren 4ko jaiaren inguruan ibili dira Clubera denak lanera joanez. Bere kontuekin gora eta behera ibili dira, bere harremanak argitzen, baina gutxi aurreratu dute. Kapitulu ahazgarria.
Faking It (2014) – 03×05 – Third Wheels
Harreman aldaketak egon dira: Karma eta Amy berradiskidetu dira baina Amy eta Lauren-ek eten. Gainontzekoak bere kontuekin ibili dira, onena Shane eta neskatoa izan dira, oso dibertigarria izan dena. Kapitulu zuzena.
Modern Family – 07×19 – Man Shouldn’t Lie
Hiru istoriotxo nagusiak dibertigarriak eta entretenigarriak izan dira. Jay eta Gloriarena oso ondo erabili dute beren burua karikaturizatzeko; Dunphytarrak txakurra aitzakia hartuta momentu oso onak utzi ditu, batez ere Claire haserretuarena eginda; eta Cam eta Mitch-ena ikaragarri ona izan da, gaizkiulertze eta esanahi jokoekin. Kapitulu bikaina.
The 100 – 03×11 – Nevermore
Kapitulu osoa Ravenin Ali kentzeko izan da. Gora eta behera, gauza krudelak esaten, bakoitzaren mamuak eta deabruak ateratzen eta azkenean imajinatzen genuena jakiteko: Alik beste inteligentzia akabatu behar du. Akzioa asko, ezustekoak eta drama asko, baina gertatu gutxi. Kapitulu ahazgarria.
Blue Bloods – 06×20 – Down the Rabbit Hole
Familiaren inguruan ibili dira Dannyren serie-hiltzailearen itzulera eta bukaerarekin. Frankek tentsioak FBIarekin, Danny ikerkuntza eta serie-hiltzailearekin ibili beharra, gero Nikki bahitu izana, drama bat dena. Arintzeko lehenago Nikkiren mutilagunaren ingurukoak dibertigarriak izan dira eta xamurra Erinek egindakoa. Pixkat denetarik aitzakia bat izateko poliziaren lana goraipatzeko. Kapitulu zuzena.
Hawaii Five-0 (2010) – 06×20 – Ka Haunaele (Rampage)
Kasu nagusia flipada handi bat izan da baina akzioz beteta: tiroak, jarraipenak eta dirua. Baina azkenean nahiko planoa izan da. Bestetik elefantearena izan dugu, istorio ñoñoa baina entretenigarria. Eta gero denboraldiko kontuen pintzeladak. Kapitulu atsegina.
House of Cards – 04×07
Itzuli dira eta dena lortu nahi dute. Claire ta Frank taldeak martxa hartu du eta aurretik jarriko zaien edozer birrinduko dute beren helburuak lortzeko. Errepublikarren presidentegaia da bere helburua, zail badute ere. Tipoak karisma du eta aurretik doa inkestetan, eta kakazten saiatu badira ere, onik atera da. Momentuz. Gainetik izan bada ere, Lucasen ondorioekin jarraitu dute eta, behingoz, Frankek gure hitz egiteari ekin dio berriro ere. Kapitulu bikaina.