Denboraldiak bukatzen edo bukatzear lastoa sartu digute denboraldiak luzatzeko. Hona asteak eman duena.
Madam Secretary – 02×20 – Ghost Detainee
McCord-en artean arazoak sortzeko iraganeko kontu batekin itzuli dira eta, egia esan, aspergarria eta astuna izan da. Halako mamu eta horrek eragiten duen sufrimenduarekin ibili nahi izan dira baina dena oso behartuta eta zaharkituta gelditu da. Eta gero zaldiaren kontuarekin dena konpontzea. Baita ere Errusiar eta Ekialde erdiko kontuarena nahiko leuna izan da, nahiko gainetik egin dute dena. Pixkat aspergarria dena. Kapitulu ahazgarria.
The Good Wife – 07×19 – Landing
Agur esateko bidean ezagun zaharrak ekartzen ari dira istorioak ixten joateko. Batetik Diane eta bere senarra izan ditugu bere kontuak argitzen, bestetik NSAko lagunak, eta, garrantzitsuena, Alicia. Bai bere bizitza sentimentala argitzen, bai Peterri bere laguntza eskaintzen dena pasa arte. Seriearen hasierara bueltatu baina dena ezberdina izanda. Kapitulu ona.
Castle – 08×18 – Backstabber
Haley ta bere iraganeko kontuekin ibili dira. Espia kontuez, akzioaz, azpijokoetaz eta susmatzen ez diren birez beteta egon da kapitulua, umore ukitu bikainekin. Ez da bestelakorik gertatu baina oso entretenigarria izan da. Kapitulu ona.
Better Call Saul – 02×10 – Klick
Denboraldi bukaera. Chuck vs Jimmy. Lehenengoak beti bere moral zuzenagoa gainetik jarri du baina gezur hutsa dela, Jimmyren aurka erabiltzeko. Chucken bere paranoian egin duen guztia Jimmyren konfesioa lortzeko. Sakon eta dena ondo azalduta. Baita Mike izan dugu nola bere mendekua aurrera eraman nahi zuen baina norbaitek ekidin. Kapitulu ona.
Awkward. – 05×18 – Digging Deep
Gehiegi erabili duten baliabidea berriro erabili dute, Matty eta Jennaren artekoa apurtzea. Baina ezberdina iruditu zait, inoizko Matty helduena ikusita. Momentu gordin horretara heldu arte gauza nahiko arinak izan dira eta dramarik gabekoak, burutazio eta txorakeriekin, eta bikoteen gorabeherekin. Kapitulu ona.
Faking It (2014) – 03×06 – Spooking It
Denak beraien arteko harremanak normaltzen eta konpontzen zeudela zirudien eta azken momentuan, hara ta non Karma eta Amy arteko hauste bat gertatuko den. Gainontzekoak oso ondo, batez ere Felix eta Lauren, azken honek kapituluko momentu barregarrienak utzi ditu. Kapitulu entretenigarria.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×17 – The Team
Behartua eta aurre esangarria, erabili duten baliabidea jada erabili zutelako eta ezuste faktorea galtzen da. Ezgizakien artean zein zen traidorea bilatzen ibili dira kapitulu osoan zehar eta Daisy izatea, ezgizakien taldea desustuta eta SHIELDen kuartela birrinduta, aukerarik agerikoena zen. Baina tira, akzioa edo zerbait egon da. Kapitulu zuzena.
Scandal – 05×18 – Till Death Do Us Part
Dena Jacken sarrera B613-n eta Oliviaren aitarekin duen harremanaren inguruan izan da, orain azken honek duen plana aitzakia hartuta. Oliviak zer egin hori gelditzeko eta bira eta joanetorri askoren ostean, ezer ez gertatzeko. Nahi lastoa eta aspergarria dena. Kapitulu ahazgarria.
The 100 – 03×12 – Demons
Kapitulu gehiena lastoa izan da Emmersonen mendekuak Clark eta besteak moteltzen eta garrantzitsuena, Ali1-ek Polisen kontrola hartzea, tita batean egin dute. Nahiko tentsoa dena, pixka bat beldurrarekin jolastuta, eta errazegi lortu du Ali1ek kontrola. Kapitulu ahazgarria.
Hawaii Five-0 (2010) – 06×21 – Ka Pono Ku’oko’a (The Cost of Freedom)
Alanen inguruan gertatutako ihesa eta horiek bilatzea. Akzio asko, korrika, tiroak eta ondo bukatzen den istorioa asko konplikatu gabe. Entretenigarria eta arina, misterio handirik gabe. Kapitulu zuzena.
House of Cards – 04×08
Presidentziarako bidean bi bikote eta bi estrategia: Conwaytarrak bikote perfektuaren irudia saltzen baina azpijokoak egiten; Underwoodtarrak azpijokoekin eta irudi berri bat bilatu nahian. Liburua idatzi zuenaren inguruan ibili dira eta Underwoodtarrak bere azpijokoekin bere helburua lortzeko. Bi bikote hain ezberdin eta, azkenean, berdinak. Bitartean Zoeren heriotzaren ingurukoekin jarraitu dute. Kapitulu ona.