Telesailak

2016ko 17. asteko serieak

Beste aste bat joa zaigu serie berriekin eta, gehienak, bere denboraldiak ixten. Hona laburpena.

Madam Secretary – 02×21 – Connection Lost

Beren talde terrorista etsaiak Pakistanen egin dituen ingurukoekin ibili dira eta McCordtarren arteko bikoite arazoekin. Gainera honi drama gehiago jartzeko Henry Pakistanera bidali dute arazo guztian sartzeko. Dena korapilatzen joan da eta gauzak ebatzi gabe utzi dituzte, tentsoa behar zuen egoera batekin. Kapitulu zuzena.

The Good Wife – 07×20 – Party

Hau bukatzen doa. Peterren amaren ezkontza antzeko horren inguruan Aliciak egindako festan denak pasa dira agur esateko-edo. Eta baita Cunning hortik izan dugu. Alicia eta Peterren dibortzioa, Peterren aurkako kasua eta Aliciaren erabakiak. Erretratu oso ederra egin dute agur esateko eta kontu nagusiei aterabidean jartzeko. Eta bukaerako plano hori ikaragarri esanguratsua izan da. Kapitulu bikaina.

Game of Thrones – 06×01 – The Red Woman

Hainbeste istorio zabalik dituzte bakoitzari tartetxo bat eman diotela denboraldiari begira zertan izango diren ikusteko: Dornen estatu kolpea, Sansak bide berria ekin, Ariak ikasi, Kaleshee penitentziara, Mereenen anarkia eta Horman guda zibila. Azken leku honetan Melisandreren sekretua jakitea beno, kuriositate moduan ondo egon da. Kapitulu zuzena.

Castle (2009) – 08×19 – Dead Again

Denboraldiko kontuekin zipriztindu badute ere, nahiko joanetorria izan dena, kapitulu kasua ikaragarri bikaina izan da. Zentzugabea, parre asko botata eta Castle bere saltsan. Gainera istorioak izan dituen birak eta pasa diren pertsonak sinesgaitzak izan dira baina on onak. Kapitulu bikaina.

12 Monkeys – 02×02 – Primary

Joko nagusia mantentzen bada ere, ñabardura batzuekin aldatu dute. Denbora-lerro aldatu batera pasa dira eta horrek aldaketa interesgarri batzuk ekarri ditu. Badirudi zoroa ez dagoela hain zoro eta garrantzitsua dela. Gainontzekoak berregokitzen errealitate berrira. Pixkat nahasia baina azkenean dena ulertu da. Kapitulu ona.

Awkward. – 05×19 – Girls Gone Viral

Kapitulu osoa Jenna Mattyri egindakoa konpontzea izan da, oztopoak oztopo eta egon diren bidezidorrak kontuan izanda. Lortu duen ikusiko dugu. Gero Saddie eta Jake-i buruz pasarte batzuk izan ditugu bere ahuleziak ikusteko. Kapitulu ona.

Faking It (2014) – 03×07 – Game On

Karma eta Amy artean arazoak sortzeko Sabrina hori ekarri izana nahiko topikoa eta narratiboki oso ikusia da, baina jokoa (eta auzo-lotsa) eman dezake. Lauren eta Liam arteko harreman berria dibertigarriena izan da eta Shane eta mutil berriarena nahiko behartua. Kapitulu zuzena.

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×18 – The Singularity

Alde batetik FitzSimmons bikote direla aitortu dute parasitoaren aurkako sendabide baten bila zeudela. Horrek Daisy eta Gauzarekin borrokatzera eraman die momentu dramatikoak barne. Gainontzekoak bi hauen bila joan dira baina bidean denetarik aurkitu dute beraiek izan ezik. Eta bi hauek gizateria aldatu nahi dute esperimentu genetikoen bidez. Edo halako zerbait. Kapitulu zuzena.

The 100 – 03×13 – Join or Die

Alik Polis hartu du eta han dena aurkitu dute Marcusek eta Pikek. Honekin lotuta flashback-ak izan ditugu 100ei Lurran nola biziratuteko lotuta. Beste aldetik Claire eta besteak Lunaren bila joan dira. Denetarik egon da, mina, borrokak eta gainontzekoa, interesa mantenduta baina baliabide oso ikusiak erabilita. Kapitulu zuzena.

Scandal – 05×19 – Buckle Up

Errepublikarren primariekin jarraitu dute, Florida nork irabazten duen inguruan. Korrupzioa, azpijokoak eta azkenean beren Trump irabazi du Abby eta Liv arteko harremana bideratzeko. Harreman hau izan da kapituluko gakoetako bat eta bestea Cyrusen inguruan gertatutakoa. Dena oso behartua eta aurresangarria, baina, tira, entretenitua izan da. Kapitulu zuzena.

Blue Bloods – 06×21 – The Extra Mile

Hiru istorioak nahiko aurresangarriak izan dira baina interesa mantendu dute. Frankek polizien festaren inguruan egindako jokoak; Erin bere kasua nola kudeatu duen; eta Dannyren kasuan hasieratik susmatzen zen bala jaso zuena saltsan zegoela. Baina entretenigarria izan da. Kapitulu zuzena.

Hawaii Five-0 (2010) – 06×22 – I’ike Ke Ao (For the World to Know)

Nahiko hasiera beldurgarria izan du eta, tipoa zoratuta bazegoen ere, egiten zebilena ez zen hain gaiztoa. Tentsioz, borrokaz eta pasadizoz betetako ikerketa izan da, batzuetan momentu dibertigarriak utzita. Kontraste moduan Kamakona eta enparauak izan ditugu itsasontziarekin galduta, pixkat lastoa, baina atsegina izan da. Kapitulu entretenigarria.

House of Cards – 04×09

Lehendakariordea aukeratzeko baliatu duten azpijokoa ondo zihoala zirudien eta azken momentuan eztanda egin die. Dena horren inguruan eraiki da, sakon aztertzen bakoitzaren interesak eta nola manipulatu duten behar zutena lortzeko. Errepublikarra barne, sortu den nahasketa horretan parte hartuta. Kapitulu ona.

Utzi erantzuna