Denboraldi hasierak, bukaerak eta bukatzear. Denetarik aste honetan, hemen laburpena.
Madam Secretary – 02×22 – Render Safe
Murphy Station eta gaizto super gaiztoaren kontuarekin jarraitu dute Pakistanen gainbeheraren baitan. Akzioa asko, tentsioa, birak baina azkenean dena ondo atera da gure protagonistentzat. Egon diren oztopoak eta egin beharrekoak nahiko sinesgarriak izan dira eta alabaren kontuak arintasuna eman dio. Eta bukaerako Cliffhanger-a denboraldi bukaera eramango gaitu. Kapitulu ona.
The Good Wife – 07×21 – Verdict
Peterren epaiketaren inguruan izan da dena, bere gorabeherekin, eta, horretaz baliatuta, Peterren bizitza epaitu da, Aliciarekin izan ez duen solasaldia behingoz edukita. Baita ere Cary eta gainontzekoekin itxi dituzte kontuak; Diane eta bere senarrak arazoak izan dituzte; eta abokatu bufetearen etorkizuna eta Aliciarena izan dira hizpide. Eta bukaeran seriaren bukaerara eramango gaituen cliffhanger erraldikoa. Kapitulu bikaina.
Game of Thrones – 06×02 – Home
Bengaaaaaaaaa, bakarrik bi kapitulu behar izan dituzte Melissandrek Jon Snow berbizitzeko, nahi duten drama guztiarekin, baina guztiz itxarotekoa zen. Gainontzekoa botere aldaketa kontua izan da: dragoiak aske, Ramseyk bere aita, ama eta anaitxoa hil, irletan botere borroka eta King’s Landing-en erregetxoak amari laguntza eskatu dio talibanek boterea hartu ostean. Ariak bere formazioan aurrera egin du eta bere anai txikiarena ez dago argi nora doan. Behintzat erritmoa egon da leku guztietan eta akzio pixkat ere. Kapitulu ona.
Castle (2009) – 08×20 – Much Ado About Murder
Hamlet, paradoiak, narkoak eta umore asko. Eta baita agur kutsua ere, Ryanen familiaren agerpenarekin kapitulua samurtzeko. Kasua bera bikaina izan da, bira eta momentu onekin, batez ere narkoaren biopic-arekin. Dena arin joan da eta entretenigarria izan da. Kapitulu bikaina.
12 Monkeys – 02×03 – One Hundred Years
Ba bukaera horrekin interes guztia berreskuratu dute. Agian ke hutsean bukatzen du baina dena hankaz gora eta zentzurik gabe utzi du. 100 urte atzera joan izan horrek joko asko eman du, batez ere Cassie eta James arteko tentsioan sakontzeko. Bestetik etorkizunean Ramseren inguruan egon direnak bukaera harrigarri horretara eraman dituztenak. Erritmoa egon da, tentsioa, ezjakintasuna, baina txukun dena. Kapitulu ona.
Awkward. – 05×20 – Misadventures in Babysitting
Jenna bere ahizpa zaintzen gelditu behar hori aitzakia moduan jarri dute Matty eta bere arteko harremana leuntzeko eta ondorio arraro batera heltzeko. Bitartean Tamara bere mutilagun berriaren lagunak ezagutzeak sortu dizkion segurtasun arazoak batetik, eta bestetik Lisak epifania berri bat izan du. Kapitulu ona.
Faking It (2014) – 03×08 – Untitled
Berriekin gauza asko, baina dena oso behartua dirudi, dena gero eta korapilatsuagoa. Gauzarik naturalena Lauren dirudi, bere ostiatxartasun horretan zentzuzko gauzak egiten. Ta Phenix pixkat gixajo aldera. Kapitulu zuzena.
Person of Interest – 05×01 – B.S.O.D.
Denboraldi hasiera. Samaritan gure protagonistak hilik nahi ditu eta hauek Makina berrabierazi. Horretan izan da kapitulua, tiro, jazarpen eta tentsio askorekin; baita Harold-en flashback batekin makina eraikitzerakoan sortzen zaizkion arazoak. Oso intentsoa dena, gauzak arin gertatu dira eta badirudi makina berriro gurekin dagoela. Kapitulu bikaina.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×19 – Failed Experiments
Beno, Gauza hori nola sortu zen azaldu digute eta CRISPR antzeko bat egingo dute gizakiak ezgizaki bilakatzeko, aipatu ez badute ere. Horretarako joanetorri, bira eta dramatismo asko, batez ere Daisy galdutzat eman baitugu. Kolpe asko, estralurtarrak eta funtzionatu ez duten gauza asko. Dena zabalik uzteko eta Daisy bere burua sakrifikatzen. Kapitulu zuzena.
Modern Family – 07×20 – Promposal
Egon diren istoriotxoak nahiko ondo egon dira, entretenigarriak eta dibertigarriak. Gauza nahiko normalak eta ohikoak modu ezberdinean erakutsi dituzte, batez ere institutuko dantzaldira joateko proposamenarena. Eta atsoarenak momentu dibertigarrienak utzi ditu. Kapitulu ona.
The 100 – 03×14 – Red Sky at Morning
Azkenean buelta asko, fronte ezberdinetatik Ali akatuko zutela eta bapez, zer egin ez dakitela geratu dira. Lunaren kontu horrekin buelta asko ezertarako. Arkadian hackeatzen ibili direnak, zero patatero. Eta motxiarenak ere ez du funtzionatu. Azpijokoak eta buelta asko, azkenean ezertarako. Kapitulu ahazgarria.
Scandal – 05×20 – Trump Card
Kapitulu bakarrean primaria guztiak ebatzi dituzte, hautagaiak bata bestearen atzetik kenduta Olivia eta Cyrusena gelditu arte. Orain arteko horrenbeste luzatu ostean guzti hau di-da batean egitea nahiko harrigarria izan da. Beraien Trump-i tranpa bat jarrita, Lehendakariordeak jolasean jarraitu ez nahi zuelako eta Commander-en panpinak eskapo egin nahi zuelako. Azken honek Liv eta bere aitaren arteko gudaren tentsioa handitzea ekarri du eta Jakek irtenbide bat bilatzea. Kapitulu ona.
Blue Bloods – 06×22 – Blowback
Denboraldi bukaera. Polizia batek tipo bat tiroz hiltzea eta tipo batek polizia bat hiltzen saiatzea. Askotan erabili dituzten kontuak polizia zein ona den eta gizartea zein eskertzarrekoa den azaltzeko. Hainbat kontu sartu dituzte tartean, alkatea bera ere, baina azkenean denak lagun eta ondo bukatu dute. Dena oso idilikoa. Kapitulu zuzena.
Hawaii Five-0 (2010) – 06×23 – Pilina Koko (Blood Ties)
Nahasten joan den kasua izan dugu. Hasieran lapurreta bat zirudiena, Gabriel eta Jim-ekin lotu bukatu du neskato baten bitartez. Egon diren birak txukunak izan dira eta, beti bezala, akzio eta tiro asko izan dira. Baita ere bere umore ukitua izan du lapur-ohiarekin. Kapitulu entretenigarria.
House of Cards – 04×10
Ba lortu dute. Buelta eta oztopo askoren ostean biak lehendakari eta lehendakariorde gai izatea lortu dute. Baita Clairen amaren heritza, mehatxuak eta azpijoko asko erabili ere. Baina honetaz doa dena: zikin jokatu nahi dutena lortzeko. Egia esan Spacey eta Wrightek kriston antzezlariak dira eta bikain egiten dutela bere lana, pertsonaia sinesgarri eta sendoak eginda. Baita Zoeren hilkertaren ingurukoak egon dira baina interesgarriena nola kudeatu duten dena bere nahia betetzeko. Kapitulu bikaina.