Genetika, genomika ta beste

Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak

Udako Euskal Unibertsitateko aurtengo Udako Ikastaroak, 44.ak, “Anitza” lemapean ospatuko dira. Horien artean, Eibarreko Markeskoa Jauregian, Uztailaren 11-12an, “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak” izenburuarekin egingo den ikastaroa antolatu dugu.

Ch6uU1tWsAAekXT

Antolatzerakoan anitza izatea buruan izan dugu: anitza irakasle bezala jardungo dutenei begira, 13 pertsona guztira: ikertzaileak, dibulgatzaileak, zientzian formazioa duten kazetariak eta zientziara hurbildu diren kazetariak; anitza jorratuko diren gaiei erreparatuta: baliabideak, esperientziak, gomendioak, dibulgazioaren egoera,…; baina batez ere anitza nori zuzendu nahi izan diogun: ikertzaile, zientzia-kazetari, irakasle, zientzia edo kazetari ikasleak eta zientziazaleak. Anitza nork, anitza nori, anitza zer.

UZTAILAK 11
9:00 Katedrala eraikitzen (hasiera-hitzaldia)

Josu Lopez-Gazpio, EHUko Kimika Aplikatua Saileko irakaslea

9:30 Euskaraz Zientzia-dibulgatzeko azpiegiturak: UPV/EHUren ekarpena

Jon Zarate Sesma, EHUko Euskararen arloko Errektoreordea

10:15 Zientzia gizarteratzen, lurrez, itsasoz eta airez, betaurreko moreekin

Ana Galarraga, Zientzia-komunikatzailea Elhuyarren

11:00 Atsedena
11:30 Ekaia, zientzia euskaraz dibulgatzeko aukera

Asier Vallejo, EHUko Kimika Analitikoa Saileko irakaslea, Ekaia-ko zuzendaria

12:00 Kazetarion ardura zientziaren dibulgazioan

Juanma Gallego, ingurumena eta ondarean espezializatutako freelance kazetaria

12:40 Dibulgaziozko testuak idazteko estrategiak

Mª Jesus Aranzabe, EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazio Saileko irakaslea

13:20 Elkar ulertzera kondenatuak

Amaia Portugal, Radio Vitoriako kazetaria eta EHUko Zientzia Kaieran kolaboratzailea

 

UZTAILAK 12
9:00 Zergatik ez nuen dibulgatzen? (Eta orain dibulgazioaren astun bat naizen)

Koldo Garcia, EHUko eta Biocrucesko ikertzailea, zientzia-dibulgatzailea

9:30 Zientziaz betetako hitzak

Guillermo Roa, Zientzia-komunikatzailea Elhuyarren, Norteko Ferrokarrilaren gidaria

10:15 Zientziaren dibulgazioak badu harrobia

Uxune Martinez, Euskampus Fundazioan Zabalkunde zientifikorako arduraduna

11:00 Atsedena
11:20 Zelan identifika daitezke dibulgazio-gai interesgarriak?

Gotzone Barandika, EHUko Kimika Ez-organikoa Saileko irakaslea

12:00 Nola kontatu zientzia publiko desberdinari?

Jon M. Matxain, EHUko Kimika Teorikoko Taldeko ikertzailea eta DIPCko asoziatua

12:40 Kultura zientifikoaren hartzaileak

Juan Ignacio Pérez Iglesias, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren koordinatzailea

13:20 Mahai ingurua eta eztabaida

Ikastaroari buruzko informazio guztia UEUren webgunean aurki dezakezu. Baita ere guzti honetaz Willy Roarekin, gure irakasleetako batekin, aritu ginen Norteko Ferrokarrilan. Gainera, ikastaroa hasi bitartean, dibulgazioaren gaineko zure iritzia jakin nahi dugu, ikastaroan gurekin ez bazaude ere, esan nahi diguzuna kontuan izan dezagun ikastaroko mahai-inguruan. Azkenik ekarpen eta iradokizun guztiak ongi etorriak dira, bai post honetako erantzunetan, bai Twitter bezalako sare-sozialen bidez.

Uztailaren 11 eta 12an Eibarren ikusiko garelakoan,

Josu eta Koldo.

3 Comments on “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak

Utzi erantzuna