Telesailak

2016ko 19. asteko serieak

Denboraldia bukatzen doa eta serie batzuei betirako agur esan ere. Hemen asteak emandakoa.

Madam Secretary – 02×23 – Vartius

Denboraldi bukaera. Bi gauza nagusi egin dituzte: denboraldiko kontu zahar batekin bukatu eta hurrengo denboraldirako trama nagusia aurkeztu. Bai, errusiarra bizirik zegoen eta McCord doktorearen onerako berreskuratu dute. Horrekin ibili dira batetik, eta bestetik Beth-ek kanporatu zutela uste zuen eta, bai, berarentzat ordezko bat bilatzen zebiltzan baina Presidente-ordea izateko. Hor nahastuta alaba nagusiaren ezkontza-eskakizunaren ingurukoak egon dira, azkenean denon onerako aukerarik onena hartuta. Kapitulu ona.

The Good Wife – 07×22 – End

Seriaren bukaera. Will, beti, Will. Eta Aliciak dena galduta, inoiz ez baitu Will izango. Ezta Jason ere. Peterri agur esanda. Dianekin zubi guztiak apurtuta. Caryk alde eginda egia bakarrik nahi baitzuen. Zazpi denboraldi, sufrimendu guztia… esku hutsik bukatzeko. Azken kapituluan ere gorabeherak Peterren kasuan, azkenean dena kondena txiki batera murrizteko. Buelta asko hasiera gogoratzen zuen bukaera hori egiteko. Beranduegi Aliciarentzat. Dena galduta inoiz ez bait Will izango. Kapitulu bikaina.

Game of Thrones – 06×03 – Oathbreaker

Jon-Zombie-Snow itzuli zaigu bere antzezgaitasun mugatuarekin baina bukaera on bat eman digu. Gainontzekoak, saltoka eta galdutakoak agertuta, iradokitzen duten istoriotxoak soilik. Aipagarriena Arya izan da, bere ikasketak bukatu dituenak; eta King’s Landing-en ematen ari diren botere borrokak. Kapitulu zuzena.

Castle (2009) – 08×21 – Hell To Pay

Bere buruari omenaldi bat eman diote kapitulu honekin, beldurrarekin jokatuta, gurekin jokatuta eta, batez ere, Becket-ek adarra jotzen kapitulu osoan zehar. Kasua bera arraroa baina umore bikainarekin eraman dute, antikristo eta gauza horiekin jolastuta, eta txantxak edonon eginez. Erritmoa izan du, oso freskoa dena eta, batez ere, beraien neurrira eginda, serieko gauza on guztiak aterata. Kapitulu ederra.

12 Monkeys – 02×04 – Emergence

Kapituluan zehar seriean joko aldaketa bat zegoela zirudien, orain dena denboraren paranoia horren inguruan jarrita, eta, hara, hasieratik dena honi buruz zen. Hau da, plagaren kontu guztia Jennifer gelditzea zen primario bat delako. 12 monkeys-ak primarioak erasotzen dituzte denbora puskatzeko. Eta gure heroien misterioa hori ekiditea da. Orain denok jakin badugu ere. Erritmoa egon da, beren mitologia argi utzi dute eta akzioa egon da. Kapitulu ona.

Awkward. – 05×21 – Living in Sin

Jenna  behin eta berriro Lukekin hanka sartzen. Bai batera bizitzearekin, bai munduari nola esan dion batera daudela. Hor egon diren gaizkiulertze eta nahasketen gain, Tamara zorraz betea Saddie pikutara bidaltzen, Matty bere bikotearekin apurtzen eta Lisak erabakiak hartzen. Kapitulu zuzena.

Faking It (2014) – 03×09 – Ex-Posed

Beno, ba azkenean Amyk egia jakin du eta bere balizko neskalaguna ez zen zirudiena. Puntu horretara heltzeko, betikoa, buelta asko gero denak eztanda egiteko. Bestetik Shane izan dugu hanka sartzen. Onenak Lauren eta Liam izan dira, momentu onenak utzita. Kapitulu zuzena.

Person of Interest – 05×02 – SNAFU

Makina berrabierazi dute, baina arazoak izan dituzte bidean. Hasieran aurpegiak ezagutzearekin oso dibertigarria izan da egin duten jokoa; gero makinak testuinguruak berrikastea eta denboraren kontzeptua ikastea muina izan da. Bai zenbakiak ateratzerakoan, bai beraiek mehatxu bezala hartzea bai Reese gertatu zaiona. Baina azkenean ikasi ikasi du eta badirudi bera ondo funtzionatzen duela. Beno, Samaritanek bere guda jarraitzen zuen bitartean. Kapitulu ona.

Person of Interest – 05×03 – Truth Be Told

Ohiko kapitulu bat izan dugu: zenbaki bat zaindu behar, pertsonaia baten iraganeko zerbait eta Samaritanen aurkako gudako beste alderdi bat. Hirurako oso ondo, lehen biak gurutzatu direnak, John-en iraganarekin, eta Samaritanekoa bere asmoak jakiteko. Beti bezala akzioa eta gogoeta sakonak, dena txukun eta erritmoarekin. Kapitulu ona.

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×20 – Emancipation

Bukaerako horrek zerbait esan nahi bazuen, ez dut harrapatu. Kapitulua berez, oso ondo, Daisy berreskuratuta modu epiko eta anker batean. Azpijokoa nonbaiten zegoela susmatzen zen baina niri behintzat ezustean harrapatu dit zein izan den. Pertsonaia gehiago sartu dituzte saltsan eta momentu desatseginak egon dira ere. Baina oro har akzioa eta interesa mantendu da. Kapitulu entretenigarria.

Modern Family – 07×21 – Crazy Train

Familia osoaren tren bidaia batean girotu dute, Didiren ezkontzara doazela. Horrek nagusien istoriotxoak eraman ditu, bere ama eta emazte-ohiaren ingurukoak aterata, zuzen hau. Gaztetxoak ere ez dute apartekorik izan, Haley bereak egiten eta Alex txarto bukatzen den Titanic bat bizita. Onenak Phil eta Cam izan dira idazlearen kontuarekin. Momentu dibertigarriak eta dena nahiko txukun. Kapitulu ona.

The 100 – 03×15 – Perverse Instantiation, Part One

Aliren aurka jarraitzen dute gure protagonistak. Eta Jasperrek txipa ere hartu duela jakin dugu, horrek dena zailagoa eginez: bai Arkadian zeudenei bai Polisera joan direnei. Lehenak lortu dute Aliren kodera konektatzea baina Harper arriskatuz; eta besteak, akzio, tentsio eta ezbehar askoren ostean, ez dute lortu bere helburua, dena azken kapitulurako utzita. Kapitulu zuzena.

Scandal – 05×21 – That’s My Girl

Denboraldi bukaera. Buelta asko ostean bakoitzak nahi zuena lortu du eta Commander-ek bere alabak berak nahi zuena egitea. Tentsio asko, azpijokoak eta bira ugari. Dena hauteskundeen kanpainara bideratua: Olivia vs Cyrus. Orain jokoa hori izango dela dirudi, nork lortuko Etxe Zurira heltzea, eta kapitulu honetan jada lehen bataila izan dute, bakoitzak bere kargak kenduta. Kapitulu ona.

Hawaii Five-0 (2010) – 06×24 – Pa’a Ka ‘Ipuka I Ka ‘Upena Nananana (The Entrance Is Stopped With a Spider’s Web)

Bolbora guztia jarri dute. Literalki. Aurrekontua baletan eta eguzkitakoetan utzi dute. Akzio asko, tiroak nonahi, jazarpenak, hil ala biziko momentuak, satorrak, tentsioa,… denetarik arnas hartu ezinik. Dena Gabriel salbatzearren, azkenean lortzen ez dutena, eta hainbat kontutxo itxi. Kapitulu entretenigarria.

Hawaii Five-0 (2010) – 06×25 – Ke Ali’I Wale No Ka’u Makemake (My Desire Is Only for the Chief)_

Denboraldi bukaera. Tentsioa emateko McGarret-ek hil ala biziko ebakuntza bat izatea erabili dute eta gero bere ohiko umorearekin ebatzi dute. Puntu horretara heltzeko, akzio asko, drogak eta momentu sinestezinak. Baita ere momentu hunkigarriak eta sentiberak. Baina dena entretenigarria eta arina izan da oro har. Kapitulu entretenigarria.

House of Cards – 04×11

Azken eszena brutala izan da, hitzik gabe dena adierazita. Kanpainan sartuta daude baina Frankek ezin dezakeenez erritmoa jarraitu Claire da indarra hartu duena. Eta azkenean bere lekua aurkitu dute gauzak bere alde jartzeko. Bitartean beraiei buruzko ikerketak indarra eta protagonismoa hartu du, badirudi bi izango direla etsaiak: errepublikarra (indarra kendu diotela iruditzen zait) eta aitzinako mamuak. Kapitulu ona.

Utzi erantzuna