Gero ta serie gehiagok denboraldiari agur esan diote, batzuk betirako. Asteko laburpena.
Person of Interest – 05×04 – 6,741
Hasieratik susmatu dudanez dena Shawren buruan gertatzen ari zela, ez zela benetakoa, Samaritanek erabiltzen zuen trikimailua makina non dagoen jakiteko, ez naiz istorioan sartu. Oso dramatikoa, oso intentsoa, nahi den guztia, baina oso erabilia den baliabide bat denez, ba tira, hotz utzi nauela. Behintzat bizirik dagoela badakigu. Kapitulu zuzena.
Person of Interest – 05×05 – ShotSeeker
Berriro ere kapituluko kasua izan dugu, Samaritanekin lotura izaten bukatu duenak. Erdian Fusco harrapatu du eta Samaritanentzat gero eta arriskutsuagoa da. Kasua ondo egon da, erreza jarraitzen. Baita ere Eliasen lankide ohia hau bilatzen ibili da eta ikusi ikusi dugu ezagun zahar hau. Eta Makinak badirudi ezin duela garaitu. Kapitulu ona.
Game of Thrones – 06×04 – Book of the Stranger
Beno, mundu guztia gudara doa: Jon Snow eta Sansa Ramseyren aurka; Littlefinger Ramseyren aurka; Cercey eta bere etsaiak Sparrow aurka; Grayjotarrak bere koroa lortzera; eta Kaleshi denon aurka. Hori da ikusi duguna, nola bakoitzak bere burua konbentzitu duten besteen aurka egiteko, Kaleshik armada berria lortu eta Mereenen Tyrionek dituen arazoak. Ea nonbaitera doan edo dena bakarrik mehatxuak diren. Kapitulu ona.
Castle (2009) – 08×22 – Crossfire
Seriaren bukaera. Eta denboraldiko trama nagusiarekin bukatu dute ere. Akzio, tentsio eta bira asko. Dramatikoa momentu batzuetan, ohikoa baino gehiago, baina bere estiloa bukaeraraino mantentzen. Gaiztoa norbait ezaguna izan behar zuen eta hala izan da. Eta azken eszenarekin gurekin jolastu dute, seriea jarraituko ote zuen ala ez itxaroten azken segundo horiek gehituta. Behintzat Castle eta Beckett zoriontsuak izan direla jakin dugu eta, azkenean, hori zen nahi genuena. Serie handi bat joan zaigu kapitulu eder batekin.
12 Monkeys – 02×05 – Bodies of Water
Etorkizunean segurtasun kontuekin eta Deacon gainetik kentzearekin ibili dira baina azken hau gailendu da. Muina Cassie Jenniferri egin dion bisita eta batera izan duten harremana eta bizi izan duten abentura izan da, primarioak direla, 12 tximinoak direla eta, batez ere, Cassiek Testigua ikusi duela. Dena nahiko arin eta joko berria agerian utzita. Kapitulu ona.
Awkward. – 05×22 – Home Again, Home Again
Azkenean dena da Matty eta Jenna, baina inoiz ez da momentu ona. Jennak bere bikotearekin izandako bronka baten ostean Jenna eta Matty kasualitateaz aurkitzen dira eta beren kimika guztia azaleratu. Bestetik Saddie izan dugu mundu guztiarekin txarto bukatuta eta Tamara bere bizitzari buelta bat emanda. Kapitulu ona.
Faking It (2014) – 03×10 – Up in Flames
Seriaren bukaera. Nabaritu da ezustekoan harrapatu dietela zeren bukaera ez da oso borobila izan. Bai Amyren kasuan, zirkulua itxitan, baina gainontzekoek dudak utzi dituzte. Egia da bikote batekin bukatzen dutela baina gauza batzuk behartuak izan dira. Bukaera baterako nahiko planoa izan da. Kapitulu zuzena.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×21 – Absolution
Ba hainbeste akzio eta buelta ostean zer gertatuko zain geratu gara, batez ere Daisyren adikzio horrekin. Baita ere Gauzari egin diotena buruan nahiko nobedosoa izan da eta dena konponduta zegoenean, hara, berriro hasierako lekura itzuli gara. Deigarriena Daisyren bisioak izan dira eta gurutzearekin egin duten narrazio-jolasa. Kapitulu entretenigarria.
Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×22 – Ascension
Denboraldi bukaera. Horrenbeste tentsio ostean irabazlea, beno galtzailea, Lincoln izan da. Puntu horretara heldu arte kolpeak, tiroak eta bira asko. Entretenegarria eta tentsio asko, umore ukituekin ere, batez ere Obi Wan-en erreferentzia. Baina dena pasa ostean, Gauza ere desagertuta, sei hilabete beranduago jarri dira Daisy ihesi, eszenatoki guztiz berri batean eta arrisku berriekin. Kapitulu ona.
Modern Family – 07×22 – Double Click
Denboraldi bukaera. Familia bakoitza bere aldetik bere kontuekin uda hasi baino lehen. Dunphytarrak bakoitza bere egun txarra bizitzen, bukaerako bi eszena eder horietan laburtuta; Mitch eta Cam umore ukitua jarrita; eta Jay eta Gloria berera. Oso txukuna eta entretenigarria izan da. Kapitulu ona.
The 100 – 03×16 – Perverse Instantiation, Part Two
Denboraldi bukaera. Ba azkenean Clarkek garra hartu du, Argiaren hirira joan da Matrix balitz moduan eta azkenean Ali itzali du. Bidean arazo asko, Lexak lagundu ere, borrokak eta tentsio asko. Azkenean Clarkek dilema moral bati aurre eginez itzaltzeko erabakia hartuta eta, horrek, hurrengo denboraldiko joko berria plazaratuta. Hori bai, azken eszena ez nuen itxaroten hori izango zenik. Kapitulu ona.
House of Cards – 04×12
Kanpaina gelditu dute bahiketa baten ondorioz, eta bahiketa horren kudeaketa. Hori izan da istorioa, nola Underwoodtarrak erabiltzen ari diren kontu hau Conway mintzeko. Eta azken honek hauteskundeak irabazteko. Denak azpijokoan beren interesak babesteko. Ikerketak ere aurrera darrai, ezusteko birekin, denboraldi bukaeran dena hankaz gora jar dezakeena. Kapitulu zuzena.