Telesailak

2016ko 21. asteko serieak

Serieak bukatzen jarraitzen dute eta besteak abiadura hartua bukatzeko. Hona asteko laburpena.

Game of Thrones – 06×05 – The Door

Beno, ba hori, guztiak gudara doazela. Berriro ere. Irletan botere aldaketa eta azkenean anai-arreba ihes. Horman jada erabaki dute nola egingo dioten aurre Ramseyri, Sansaren gezurrak barne. Orain ipotxak ta eunukoak Suaren Jauna bere alde dute eta Kalesheek bere pagafantasa osatzera bidali du. Intereseko gauza bakarrak Aria bere formazioan eta bere anaiari gertatu zaiona zombiekin, orain badakigu nondik datozen, eta Hodor-en istorioa. Kapitulu zuzena.

12 Monkeys – 02×06 – Immortal

Ramse eta Cole iraganera joan dira primario bat paradoxa batetik salbatzera, beno, azkenean hau akabatuz. Baina oso ondo egon da istorio hori, nola bilatu duten, nola kudeatu duten eta izan dituzten solasaldiak. Bestetik Cassie-ren istoriotxoa beldurgarriagoa izan da, Lekukoa dela eta ez dela, denbora-bidaiaria dirudiena dena eta bukaerako eszena arraro horrekin. Kapitulu ona.

Person of Interest – 05×06 – A More Perfect Union

Shawn-en parte oraingoan askoz ere hobeto egin dute eta bukaerako eszena arte ez da ikusi bere buruan jarraitzen zutela. Kapituluko kasua ondo, ezer ez da izan zirudiena, eta Finch abesten ikustea oso ondo egon da. Bestalde Fusco kriston arazoan sartu da eta horrek ondorio latzak izango dituela dirudi. Egia esan umore ukituak egon dira, duda moralak ere, eta dena arin eta atsegina. Kapitulu ona.

Awkward. – 05×23 – Second Chances

Jennak nahi zuen unibertsitatera sartzeko aukera berria izan du, modu dibertigarrian gertatu dena elkarrizketa, eta gero beti izan dituen dudekin sartu da. Bestalde Matty gauzak konpontzen saiatu da eta ikusi beharko Jennarekin zer egingo duen. Bestetik Jake eta Lisa izan ditugu bere bidean gora eta Saddie mundu guztiarekin haserre, bukaerako cliffhanger horretara heldu arte.

Awkward. – 05×24 – Happy Campers. Happier Trails

Seriaren bukaera. Eta azkenean dena hasi zen lekura itzuli gara. Kanpamentuko gela ilun horretara Matty eta Jennak bost denboraldi hauek laburtzeko eta dena azaleratzeko. Gainontzekoa Saddierekin jokatu bere arazoak konpontzeko, Valen itzulera, Jenna bere etorkizun eta iragan arteko borrokan, Lisa, Tamara eta Jake bere etorkizunaren jabe egin eta, batez ere, bukaera borobil bat emanda. Kapitulu bikaina.

Person of Interest – 05×07 – QSO

Jarraitzen dute kapituluko kasua Makina eta Samaritan arteko gudarekin lotzen. Oraingoan konspiranoiko bat Samaritan nola komunikatzen den aurkituta bere bizitza arriskuan jartzen da. Tentsio asko, kolperen bat eta dilema etikoak. Horrekin lotuta Root-ek Shawn-ekin komunikatzeko bide bart aurkitu du eta honi itxaropena eman simulazio/errealitate zoramen horretan sartuta dagoela. Azkenik Fusco izan dugu, bizirik, baina taldea utzita ez baitiote egi osoa esaten. Kapitulu ona.

Person of Interest – 05×08 – Reassortment

Kapituluko kasuak, berriro ere, Samaritanekin lotura izan dute eta honek daraman jokoarekin. Akzioa, tentsioa eta azken uneko erremedio magikoak, klasikoa dena birusen inguruko istorioetan. Eta badirudi Samaritanek hautaketa genetiko bat egingo duela. Edo halako zerbait. Shawn-ena ez dakigu errealitatea izan den edo simulazio hutsak, bere memoria ordezkatzen ari dena. Fuscok guztiz utzi du taldea eta Eliasek bereak egin ditu. Kapitulu ona.

House of Cards – 04×13

Denboraldi bukaera. Bahiketa eta islamikoekin jarraitu dute eta Underwoodtarrak erabili beraien helburuetarako: hauteskundeak irabazteko eta beraien inguruko ikerketaren ondorioak kontrolatzeko. Kapitulu osoan azpijoko eta ondorioei buruz aritu dira baina azken eszenak dena laburbildu du: hotzak baino hotzagoak dira. Eta narratiboki nola egin duten, biak 4. horma zeharkatuta, ikaragarria izan da. “Ez dugu terrorearekin negoziatzen. Terrorea sortzen dugu”. Hori bai dela denboraldi bat bukatzea.

Utzi erantzuna