Erritmo baxuan jarraitzen dugu udako serieak hasteko zain. Hona asteko laburpentxoa.
Game of Thrones – 06×07 – The Broken Man
Txakurraren buelta justifikatzeko sarraski bat antolatu dute komuna sasifilosofiko batean. Bestetik Sansa eta Jon bere armada eraikitzeko negoziazioekin jarraitzen dute, emaitza ezberdinekin, eta Sansak bukaeran bere kabuz zerbait eginda; eta Greyjotarrak Kaleshee ezagutzeko bidean aliantza bat egiteko. Hiriburuan Tyrelltarren matriarkak ihes egin beharko du Great Sparrow-ren mehatxuak direla; eta Jaime Blackfish-ekin ibili da gaztelua berreskuratzeko. Eta Aria hiltzeko saiakera oso agerikoa izan dena. Oro har, hitz asko eta kontu gutxi. Kapitulu ahazgarria.
12 Monkeys – 02×08 – Lullaby
Bukaeran dagoen Cassie eta Ramsey arteko momentu tentso hori kenduta, episodio nahiko arina eta kuriosoa izan da, Marmotaren eguna omenduta. Behin eta berriz egin beharrekoa zuzen egin arte, hori nahiko dramatiko eta mingarria bada ere. Momentu batzuetan autoparodiara heldu dira Jennifer handi batekin eta, azkenean, bai bukletik ateratzen dira. Kapitulu ona.
Person of Interest – 05×11 – Synecdoche
Ba oso ondo egon da, antzinako zenbakiak Makinarentzat orain lan egiten. Hauek gure protagonistak zaintzen beraien lana egin ahal izateko: Presidentea salbatzea. Akzio eta tentsio asko egon da istoriotxo honetan eta oso entretenigarria izan da. Bestetik Harold eta Makina izan ditugu beraien arteko solasaldi intentso eta etikoan sartuta, eta dirudienez Haroldek eragin handiko birus bat askatu du. Ikusi beharko dugu zer gertatzen den. Kapitulu bikaina.