Uda gurekin da eta, berarekin, serie berriak ere. Hona asteko laburpena.
Game of Thrones – 06×08 – No One
Berriro ere zerbait gertatzeko gogoekin geratu naiz. Aryarena azkenean hainbeste buelta, borroka eta tentsio ostean, etxera bueltatzeko beste barik, eta hori zirudien Inoren plana. Txakurrarena ere, azkenean bere mendekua egin eta ikustear dago banderarik gabekoenekin joango den. Riverrun jausten da Jaimeren mehatxu soil batzuekin eta Briannek alde egiten du. King’s Landing-en hor jarraitzen dute beren botere guda horrekin nahiko hotz uzten duena. Eta Mereen-en momentu egokian Kaleshi agertu izana oso behartua izan. Eta horrela joan zaigu kapitulua, kaka askorekin. Kapitulu ahazgarria.
Major Crimes – 05×01 – Present Tense
Denboraldi hasiera. Kasu gogor batekin, bai gertatzen denagatik, bai arrazoiagatik. Bidean istorioa korapilatzen joan da baina nahiko koherentea izan da dena. Hala ere aurreko bizioarekin jarraitzen dugu, hau da, Rustyren kontuek laguntzea baino estropezu egitea. Eta badirudi denboraldi honetan Buzzen aitaren heriotzak jokoa emango duela. Kapitulu ona.
12 Monkeys – 02×09 – Hyena
Pixkat aurrera egin dute atzera begiratu gabe eta horretarako hainbat istoriotxo eta pertsonaia sartu dituzte. Cassie eta Ramsey Lekukoaren bilaketan Istorio Kontalearengana jo dute, beren paranoiak atera eta jarraitu; nahiko aspergarria egia esan. Interesgarriagoa izan da Cole eta Jenniferren kontua, azken honek bere zoroen banda osatuta. Tentsioa eta mamia egon da horretan behintzat, baina pixka bat flojo dena. Eta bukaera horrekin dena dramatikoagoa eta nahasiagoa egin nahi izan dute. Kapitulu eskasa.
Person of Interest – 05×12 – .exe
Harolden erabakia errazteko makinak simulazio batzuk erakutsi dizkio non gure protagonisten bizitzak nolakoak izango ziren erakusten zituen makinarik gabe. Oso ondo jokatu dute, lehenengo simulazioetan mundua hobeagoa zirudien eta, gero, egia ikusi da: Samaritanen diktadura zela. Bitartean guztiak ibili dira NSA aldean birusa aktibatzeko edo norbait defendatzeko. Dilemak, borrokak eta tiroak. Denetarik azkenean Haroldek hartu beharreko erabakia hartzeko. Kapitulu bikaina.
BrainDead – 01×01 – The Insanity Principle: How Extremism in Politics is Threatening Democracy in the 21st Century
Seriaren hasiera. Zientzia fikzioan girotutako satira politikoa King bikotearen eskutik. Eta hori egin dute: inbasio aliena azaldu eta Washingtoneko zentzugabekeria irudikatu. Lehena oso grafikoa izan da burmuin zatiak aterata eta eztanda eginda. Bigarrena politika nola mugitzen den eta nola funtzionatzen duen bikain erakutsia. Pertsonaiak, inbasioa eta eszenatokia erakutsi digute txantxa askorekin, orain zer gertatuko zain. Kapitulu bikaina.