Behin udaberriko serieak bukatu direla udakoak itzultzen jarraitzen dute. Hona asteak emandakoa
Game of Thrones – 06×10 – Winds of Winter
Denboraldiaren bukaera. Mendekuak aurrera eraman dituzte Arya psikopata batek eta Cersei soziopata batek, hasiera ikaragarri eta ikusgarri batean. Bere semeak bere buruaz beste eginda ere. Gainera Danaerys eta Tytionek eszenarik onena utzi digute eta bidean dira, Dornekoekin eta Tyrelltarrekin batera gudara. Iparraldean, Littlefingerren azpijokoez gain, Jon Snow Iparraldeko Errege izandatu dute eta bere jatorri Starktarra ezagutu dugu. Sorgin gorriarena eta Samena pixkat pegoteak izan dira. Gainontzekoa, zuzen eta interesgarria. Kapitulu ona.
Major Crimes – 05×03 – Foreign Affairs
Oso ondo egin dute kasuaren garapena, terrorismo kontu batetik lagun arteko mendeku batera pasata. Horrela FBI-a ere sartu dute eta horrek sortzen dituen tentsioak. Baita ere ona eta txarra nor den eta susmoekin eta aurreiritziekin jolasten kapitulu osoan, grisekin jokatuta. Gainera Buzz-en kontua aurrera joan dela dirudi eta Rustyk ez du estropezu handirik egin. Kapitulu ona.
BrainDead – 01×03 – Goring Oxes: How You Can Survive the War on Government Through Five Easy Steps
Badazpada ez duten asko irauten istorioek aurrera jarraitzen dute eta luza zitezkeen hainbat konturekin arin bukatu dute: Laurel eta Gareth-en arteko tentsioa arindu, Demokraten aldean orden pixkat jarri eta inurri garunjaleena argi plazaratzen. Hortik dauden pertsonaiek dena absurdo ukitu hori eman diote baina agian pixkat indarra galdu sorpresa faktorea behin pasata. Kapitulu zuzena.
12 Monkeys – 02×11 – Resurrection
Ia kapitulu osoa lastoa iruditu zait azken hamar minutuak arte. Hor ibili dira bueltaka eta kolpeka makina nork hartuko erabakitzeko eta zein misio egingo. Dena aitzakia bat minutuak irabazteko eta Jennifer makinara eramateko. Eta hortik aurrera muin eta gauza interesgarri guztiak gertatu dira, bai Jenniferren arteko solasaldia, bai Cole eta Cassie berraskidetu, bai Ramsey eta alabak Titanera joan eta, batez ere, konplexuaren desagerpena. Makina joan zaigu eta berarekin Catharina. Momentuz. Kapitulu zuzena.
Pretty Little Liars – 07×02 – Bedlam
Drama, drama asko baina dena oso behartuta eta oso sinesgaitza. Gauzak nola lotzen dituzten eta egiten dituzten saltoek ez dute zentzurik eta gabeziak nahiko agerikoak dira. Beren lanak, beren harremanak, dena. Gainera maitasun kontuekin ere gehiegi tematzen dira eta, azkenean, bueltaka dabiltza horiekin. Azkenean dena Ali izateko guztiaren zentroa, pertsonaia guztiz ahazgarria denean. Kapitulu eskasa.
Dark Matter – 02×01 – Welcome to Your New Home
Denboraldiaren hasiera. Momentuz joko aldaketa bat dugu orain presondegian daudela. Taldearen erdia barruan preso bezala eta beste hirurak istorio ezberdinekin. Lehenengokoak lekua ezagutzen eta nola ihes egin ikertzen, barruan dauden pertsonaia eta aukera ezberdinak ezagututa. Besteak bere identitatearen bila, nahasiagoa dena, eta misteriotsuagoa. Eta bukaera horrek zur ta lur utzi nau. Kapitulu ona.