Udan sartuta gabiltza serieek beren erritmoa hartzen. Hona asteko laburpena
Ray Donovan – 04×03 – Little Bill Primm’s Big Green Horseshoe
Ba joko-aldaketa bat gerta daitekeen kapitulua izateko nahiko dentsoa izan da eta luzeegia egin zait. Gora behera asko eta horrek funtsa, Rayk dena eman beharra bere familia ez hiltzeko, estali du. Gainera Mickyren kolpearen ingurukoak ez du lagundu, lasto hutsa izan baita. Nahiko katartikoa eta krudela behar zuen baina gauzatu gabe gelditu dela iruditzen zait. Kapitulu kaskarra.
12 Monkeys – 02×12 – Blood Washed Away
Kapituluaren lehen zatia pixkat lastoa izan da, Titanen bidean doazenak izan duten liskarra Jenniferren harira, eta iraganean Cole eta Jennifer paradoxa gelduta nahirik. Azkenean ez dute lortzen eta hortik aurrera interesgarriena gertatu da, batetik Titanera heltzen direlako batak, eta besteek agertoki guztiz ezberdin bat eman dutelako eta iradoki dutelako bietako bat Lekukoa dela. Titanekoek kale egiten dute eta beste biak txortan jotzen dute. Kapitulu zuzena.
BrainDead – 01×04 – Wake Up Grassroots: The Nine Virtues of Participatory Democracy, and How We Can Keep America Great by Encouraging an Informed Electorate
Oro har dibertigarria bada ere ikustea burua nola galdu duten iruditzen zait ez duela askorako ematen. Bai, nortzuk egon daitezkeen infektatuta jakin, erreakzio zentzudunak ikusi eta guzti hori, baina horrek epemuga du. Gainera politikarien azpijoko gutxiago egon da eta maitasun kontu gehiago, dena nahiko arrunt bilakatuta. Kapitulu zuzena.
Major Crimes – 05×04 – Skin Deep
Denboraldiko Flint eta Provenzaren ergelatala. Dena oso barregarria eta absurdoa izan da, oso gorrotagarria izan den hildakotik hasita, Provenza etxetik usatzen jendea eta hilketaren ebazpena. Eta azkenean bere puntu hunkigarria izan du ere, kapitulu arin eta oso atsegin batean. Kapitulu bikaina.
Pretty Little Liars – 07×04 – Hit and Run, Run, Run
Tipoa lurperatu dute, itsua itzuli da eta kontuarekin lotuta zegoen, pertsonaiak irten eta sartzen doaz… betiko lotura faltak eta lastoa. Batak bestea maite duela, besteak ez, besteak ez dakit zer, gero bira arraro horiek eta azkenean ez da ezer aipagarririk gertatzen. Kapitulu ahazgarria.
Dark Matter – 02×03 – I’ve Seen the Other Side of You
Hasieran erabiltzea gero gertatu behar den zerbait, baliabide bezala, aspertzen nau. Baina kontua interesgarria izan da, beraien antzineko izaerak agertu baitira eta hor ibili dira borrokan pertsonaia berriekin eta nerabearekin. Hor ibili dira gora eta behera eta hainbat kontutxo agertu dira denboraldiari begira. Kapitulu zuzena.