Telesailak

2016ko 30. asteko serieak

Udako oporrak direla eta atzerapenez noa nire kritekin, banoa zorrak kitatzera. Hona aste honek eman zuena.

Ray Donovan – 04×05 – Get Even Before Leavin’

Bunchy, Bridget eta Abbyren kontuak lasto hutsak dira eta semea ezin daiteke tontoagoa izan. Behintzat Ray eta Micky dirua berreskuratzen izan ditugu eta, azkenean lortu ez badute ere, kapituluari saltsa eta interesa jarri diote, batez ere bukaeran Micky sakrifikatzen denean. Kapitulu zuzena.

BrainDead – 01×05 – Back to Work: A Behind-the-Scenes Look at Congress and How It Gets Things Done (and Often Doesn’t)

Politikeriaren aldetik gai nahiko gogorra erabili dute azpijoko eta merezimenduen kontuak jorratzeko, nahiko sakona eta gordina izan dena. Inbasioaren paranoian sartuta aurrera jarraitu dute gurekin jolastuta, bai FBIko tipoarekin, bai entomologoarekin zein politikoki bere kudeaketa. Eta azken eszena hori ez dakigu amesgaizto bat izan den edo benetan gure protagonista jausi den. Kapitulu ona.

Major Crimes – 05×06 – Tourist Trap

Kasua nahiko ohikoa izan da eta, nazioarteko kontuek saltsa jarri badiote ere, azkenean nahiko arrunta izan da. Taoren sariak eta Rustyren kontuek kolore pixkat eman diote ere, baina ez du ezer aipagarririk izan istorioa. Kapitulu zuzena.

Dark Matter – 02×05 – We Voted Not to Space You

Androidea “gizatu” izanak joko asko eman du, jostagarria izan da, baina bukaerako kontu horrekin dudak besterik ez ditu utzi. Gainontzekoa Corsoren ehiza eta Razako kideen ehiza izan da, dena nahastuta eta nahasten. Tentsioa mantendu dute, pertsonaia batzuei buruz gehiago jakin dugu eta akzioa egon da. Kapitulu zuzena.

Utzi erantzuna