Uda bukatu da. Eta itxarotea ere. Udazkenarekin batera Edonolaren denboraldi arrunta hasten da. Egia da ez dagoela ezer berririk ez ikusgarririk: hemen jarraituko dut betiko kontuak ekartzen. Bakarrik zein egunetan argitaratuko diren gauzak aldatu dut, beti ere goizeko 9:30tan 😛
Edonolako erredakzio batzordea denboraldi berria prestatzen #zientziaatseginhandiz pic.twitter.com/npoB4hargv
— Koldotxu (@koldotxu) September 14, 2016
- Astearteetan: Irakurgai gomendatuak
- Asteazkenetan: Genetikari/genomikari/eboluzioari buruz zerbait (zerbait kontatzeko badago, noski)
Gainera denboraldiko lehena atzo bertan izan genuen, argitaratu berri dugun zeliakiari buruzko artikulu bat azalduta. Esan nezakeen erantzukizunagatik egiten dudala puntu asko ematen ez baditu ere. Baina dibulgatu dibulgatzen dut asko gustatzen zaidalako, zientziaz hitz egitea oso gustuko dudalako; eta nik egindako lana bada, are gehiago. Honetan denbora gutxiago eman beharko nukeela gomendatu didate puntuak ematen dituzten gauzak egiteko. Baina nire bost, hau gustuko dudalako egiten dut eta egitea beharrezkoa dela iruditzen zaidalako. Eta ez dut hori aldatuko garrantzitsuak diren gauzak mesprezatzen duen sistema baten parte izateko.
Margaritak dio bisitarien jakin-minaren arabera landutako gaiak aukeratu behar ditugula #zientziaatseginhandizhttps://t.co/mapWo11Hzr
— Koldotxu (@koldotxu) September 14, 2016
Edonola ere denboraldi berriari begira zera proposatu nahi dizuet: genetikari (eta enparauei) buruzko berri bat irakurtzerakoan zerbait argi gelditu ez bazaizue, galdetzea, Luistxok giza-taldeen isolamenduari buruzko artikuluarekin egin bezala. Zuen jakin-mina asetzeko (ere) bainago interneteko txoko honetan.
Denboraldiak aurrera doala ideiak berriak izaten eta daudenak egokitzen joan naiz. Edonola ere, dena zuen gustukoa izatea eta askotan hemendik pasatzea espero dut!