Telesailak

2016ko 38. asteko serieak

Udako denboraldia bukatu da. Eta berarekin batera azken urteetan idazten ibili naizen kronikatxo hauek. Hemen azkenengoa.

Ray Donovan – 04×12 – Rattus Rattus

Denboraldi bukaera. Eta, harrigarriki, dena ondo bukatu da. Errusiarren kontua, poliziak Ray harrapatu izana, diruarena, Abbyren minbizia, boxeolariarena, dena konponduta. Bai hildako asko egon dira bidean, baita gauzak behartu dituzte eta Aitabitxia estiloa erabili dute, baina, dena ondo eta pozik bukatu dute. Kapitulua hasieran nahiko geldoa izan da baina gero abiadura eta erritmoa hartu du, hainbat solasaldi eta eszena intentsorekin. Kapitulu ona.

Major Crimes – 05×13 – White Lies – Part 3

Udako denboraldiaren bukaera. Eta nazien istorioarekin bukatu dute, zirkulua itxia gutxien itxaroten zen aldera joanda. Ondorio horretara nola heldu diren oso ondo erakutsi eta eraiki dute, pausuz pausu eta susmoz susmo. Baita ere Buzzen kontua ebatzi dute, Julio haurrik gabe utzi dute eta pertsonaia berri bat izango dugula dirudi. Eta azkean Andyrenak zur ta lur utzi gaitu. Kapitulu ona.

Utzi erantzuna