Genetika, genomika ta beste

#Txiotesia3-ri gorazarre

Bihar jakingo ditugu Txiotesia3ko irabazleak. Donostiako Garoa liburutegian bilduko gara Unibertsitatea.net-en 10. urteurrena ospatzeko, dibulgazioaz hitz egingo digute Estitxuk, Itxarok eta Itziarrek Xabierren gidaritzapean eta sarien banaketa egingo dugu. Ekitaldia interesgarria guztiz.

Daitort harreman emozional berezia dudala lehiaketa honekin. Lehen edizioaren sari-banaketan hizlari izan nintzen eta beste bi edizioetan epaimahaikide. Hitzaldi hori berezia izan zen. Ematen nuen lehena zen eta UEUri asko eskertzen diot nigan konfiantza hori jarri izana. Amaiarekin lehiaketari buruz hitz egiten (aurten parte hartzera animatu da) hitzaldi horretaz gogoratu nintzen, bidali nion, eta gogoratzen nuena baino askoz borobilagoa atera zitzaidan. Urteekin ez du freskotasuna galdu eta han aipatutako hainbat burutazio martxan jarri ditugu. Zientzia beste modu batera jendartean zabaldu daiteke.

Harreman emozionala diot ere ezberdinetan jendea desbirtualizatzeko eta lagun berriak egiteko aukera izan dudalako. Gogoratzen dut lehen edizioan identifikadore bat eramaten genuela gure izen eta Twitter-eko erabiltzaile izenarekin! Mundiala izan zen! Baina are mundialagoa Uxune eta Txoni desbirtualizatzea, Idoia, Irati, Ainhoa edota Josu ezagutzea. Komunitate txikia izango gara baina oso jatorra eta beti jende berria ezagutu nahi dugu.

#Txiotesia2-ko sari banaketa
#Txiotesia2-ko sari banaketa

Hortaz, -n (eta UEUn oro har) zerbait egitea eskatzen didatenean ezin dezaket ezetzik esan. Aurten epaimahaian berriro ere. Txantxa asko egin ditut nire lagunek ez zidatela “oparirik” egin eta halakoak, baina, egia esan, maila oso altua izan da. Oso zaila da baloratzea eta zenbakitzea txioen balioa. Nigatik guztiak dira onak saiatzeagatik bakarrik. Urte luzeetako lana 6 txiotan laburtzeak duen meritua I KA RA GA RRI A da.

Eta hortik dator nire kezka eta, era berean, poza. Ez dakit jakitun garen zer nolako zortea dugun 52 pertsonek beren tesia kontatu izanagatik. Ez dakit zenbat euskaldunek egin duten bere tesia azken bi urteetan edo egiten ari diren. Baina askoz gehiago ez dira izango. Imajinatzen duzue beste edozein hizkuntza zeinean hori horrela den? Bai, hizkuntza jakin bat hitz egin eta tesia egiten duten pertsona asko daude, baina zenbat hizkuntzetan azaltzen dute 6 txiotan bere tesia eta, gainera, hori egitea posible duten ehuneko hain altu batek egitea? Hizkuntzaren ahalduntzeaz ari garenean, honetaz ari gara. Zientzia jendartean zabaltzeaz ari garenean, honetaz ari gara. Jakin eta goraipatu beharko genuke bezalako ekimen bat, zeren luxu handi bat da eta kriston arnasgunea. Eta 3 ediziotara heltzea gainera! Zorionak eta eskerrik asko antolatzaile eta parte hartzaileei!

Utzi erantzuna