Laga. Endotelioko odol-hodien A hazkuntza-faktorea, edo VEGFA, generik ikertuenen zerrendan 4, kokatzen da 4175 zitarekin. Gene honi buruzko ikerkuntza 2000ko hamarkadaren bigarren zatian hazkundea hasi zuen eta goia 2015an jo zuen, ordutik bere interesa jaitsiz.
VEGFA genea 6. kromosoman kokatuta dago eta odol-hodiak sortzeko behar-beharrezkoa den genea da. Ehun askotan aktibo badago ere, nabarmenki tiroideetan, prostatan, birikietan eta endometrioan aktiboa da. 67 generekin elkarrekintzak ditu eta 113 prozesu biologikoetan parte hartzen du. Odol-hodiak sortzeko beharrezkoa denez, odol-hodiak non, VEGFA bertan. Adibidez tumoreek odol-hodiak bere inguruan sortzeko.
Ta zertarako nahi dute tumoreek odol-hodiak? Bizirauteko. Tumore-zelulek beren onurako gure gorputza manipulatzen dutela esaten denean halako kontuez hari dira. Tumoreak zelulak direnez oxigenoa eta elikagaiak behar dituzte hazten jarraitzeko, eta horretarako odol-hodiak sortzen dituzte. Nola? VEGFA askatuz eta horrela gure gorputzari iruzur egiten dio, gure gorputzak, lege onez, VEFGA askatzen den lekuetan odol-hodiak sortzen baititu. Horregatik hazkunde-faktoreetaz aritzerakoan zelulen arteko komunikazioan beren garrantzia aipatu nuen, horrela zelula batzuek besteek behar dutena jakin dezakete. Baina iruzurra egiten denean, ezin jakin… eta tumoreak gure gorputzari iruzur egiten bizirauten dute.
Bai, VEFGA interesgarria da, berez bere funtzioagatik (odol-hodiak sortzea), baita ere minbizian izan dezakeen paperagatik.
One comment on “Generik ikertuenak: VEGFA”
Comments are closed.