COVID-19 gaixotasuna sortzen duen SARS-CoV-2 birusa gurean da. Eta horrek erantzukizunez jokatzera behartzen gaitu: birusaren hedapenak gure osasun-sistema ez kolapsatzeko eta bere sistema immunea pattal duten pertsonak babesteko. Hori egiteko modurik onena etxean gelditzea da, oinarrizko gauzak egitera atera soilik eta, nola ez, jendetzak ekidin. Halako salbuespen eta krisi egoerak psikologikoki gogorrak dira, bai beldurragatik, bai itxialdiagatik. Hortaz, egoera hau jasangarriagoa egiteko, Edonolan egunero dibulgazioa egingo dut, konpainia pixka bat egiteko eta, gainera, pixka bat ikasteko 😉.
Eta sorta honetako lehen gaia, nola ez, birusak izan behar zuten. Zeren, gainera, inoiz ez dut horiei buruz idatzi! Bueno, erretrobirusei buruz askotan, bai, baina oro har esan nahi dut. Baina zer arraio! Nola da posible? Goazen zor hori kitatzera!
Lehen kontua birusei buruz, hain liluragarriak egiten dituen kontu bat hain zuzen ere: ez dira bizidunak. Edo bai. Ez dakigu. Auskalo. Aspaldiko eztabaidagaia da. Berez ez dituzte bizidun batek egin behar dituen funtzio guztiak betetzen. Horien artean euren kasa birsortzea dago eta birusek ezin dute hori egin. Birusek beti zelula ostalari baten makinaria erabili behar dute bere buruaren kopia berriak egiteko. Horrek ezbaian jartzen du izaki bizidunak izatea. Baina bizkarroiek ere beste bizidun batzuk behar dituzte funtzionatu ahal izateko, hortaz, zergatik bereizketa hau birusekin? Agian ez dagoelako argi autonomoa zen bizidun baten deseraketak direlako ala gene-bizkarroiak. Argi dagoen gauza bakarra zera da: beren burua behin eta berriro kopiatzeko makinak direla. Beno, beste edozein bizidun bezala, e?
Birusek gene-informazio minimoa dute bizidun batetik bestera joateko, zelula batean sartzeko, zelulen makinaria hackeatzeko eta zeluletatik ateratzeko. Zentzu horretan, hori egiten oso efizientea den gene-informazioa dute. Baina baita ere espezifikoa. Horregatik birus jakin batek infektatzen dituen zelula-motak eta organismoak mugatuak daude: horietara sartzeko gai izan behar da eta ez dituzte sarbide guztiak ezagutzen. Sarbideak oso antzekoak badira, bai, jakingo du antzematen hori sarbide bat dela; baina gainontzeko sarbideak ez ditu ezagutuko.
Birusak DNAz edo RNAz osatuak egon daitezke. DNAz osatuta dauden birusen kasuan izan daitezke harizpi baikoitzekoak (Herpesa kasu), harizpi bakarrekoak edo RNA fase bat dutenak. RNAz osatuta daudenen kasuan, izan daitezke harizpi bikoitzekoak, ohiko zentzuan doazen harizpi bakarrekoak, kontrako zentzuan doazen harizpi bakarrekoak eta DNA fase bat dutenak (nire erretrobirus kuttunak!). Zentzuaren kontua argitzeko: normalean gene-informazioa norabide batean irakurtzen da, dei dezaiogun ezkerretik eskuinera; baina batzuetan gene-informazioa kontrako norabidean gordetzen da. Diskoak alderantziz entzuten direnean mezu ezkutuak entzun daitezkela esaten denean bezala, ba antzeko zerbait. Kuriositate moduan Koronabirusak harizpi bakarreko RNA dute, ohiko zentzuan irakurtzen direnak.
Ezaugarri horiek izan dira birusak sailkatzeko erabili den irizpidea, Baltimoreko sailkapena izenez ezagutzen dena. Baina baita ere bizidunen pareko sailkapentzat jo dezakegun sailkapen taxonomikoa egiten da, hainbat ezberdintasunekin. Zeren, esan bezala, ezbaian dago bizidunak direnik eta, hortaz, sailkapena zailtzen da. Izan ere, birusen talde asko ez dago oso argi non kokatu. Izena badute baina beren erlazioa beste taldeekin ez dago argi.
Birusen inguruan azken kontu bat. Mutazio famatuak, edozein filma apokaliptikoan gertatzen diren horiek. Berri txar bat eta berri on bat dut. Berri txarra, birusetan mutazioak ohikoak direla. Berri ona, gehien gehienek ez dutela ondorio apokaliptikorik. Hasieran aipatu bezala, birusak beren buruen kopiak egiteko makinak direla. Baina ez kopia horiek fidagarriak izateko. Kopia egiterakoan ez dute ziurtatzen kopia hori behar bezalakoa den edo erratak dituen, errata horiek mutazioak dira. Gene-informazioa kopiatzerakoan egiten diren akatsak. Gure zelulek makinaria oso bat dute beren DNA kopiatzen dutenean kopia kalitatezkoa dela ziurtatzeko. Birusek ez dute hori ezertarako erabiltzen: kopiatu eta kopiatu, kopiak kaka bat badira ere. Hortaz birusek duten mutazio kopurua altua da. Baina gene-informazioan aldaketak sortzeak, kasu gehien gehienetan, akastun kopiak sortzen ditu eta, hortaz, ez da birus funtzional bat izango. Gerta daiteke mutazio horrek birus hobea sortzea eta munduarekin akabatzea? Zera, mundua akabatuko lukeen birus bat oso ona ez da, ostalaririk gabe geldituko litzateke eta. Begira Herpesak. Gizakion %60a birus hori dugu eta elkarrekin “bakean” bizi gara, noizean behin pupak eragiten badizkigu ere. Horiek dira birusik efizienteenak eta “onenak”: ostalariak kaltetu gabe beren buruak kopiatzen dituztenak.
Iruzkinak
24 erantzun “Itxialdirako genetika (1): Birusak” bidalketan
[…] birusa RNA birusa dela entzuteaz/irakurtzeaz aspertuko zinen. Itxialdirako genetika sorta honetan ere aipatu izan dugu hori! Agian institutu garaietan azken aldiz aurkitu zinen molekula honekin, hortaz, goazen berau […]
[…] arabera -ez galdu sailkapen horren zehaztasunen azalpena eta birusei buruzko beste zenbait kontu Koldo Garciaren blogean-. Hemen fokua material genetikoaren funtzioan jarriko da. Azido nukleiko horietan, birus gehiago […]

[…] -ez galdu sailkapen horren zehaztasunen azalpena eta birusei buruzko beste zenbait kontu Koldo Garciaren blogean-. Hemen fokua material genetikoaren funtzioan jarriko da. Azido nukleiko horietan, birus gehiago […]
[…] Itxialdirako genetika (artikulu-sorta), Koldo Garcia, edonola.net, 2020. […]
[…] Itxialdirako genetika (artikulu-sorta), Koldo Garcia, edonola.net, 2020. […]
[…] genetika sorta1) Birusak2) Immunitate-sistema3) Antigorputzak4) SARS-CoV-2aren […]

[…] 1) Birusak2) Immunitate-sistema 3) Antigorputzak 4) SARS-CoV-2aren jatorria 5) Termozikladorea 6) Gene-marketina 7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 8) ACE2 hartzailea 9) SARS-CoV-2aren geneak 10) 150 gene-testu 11) Etxeko gene-lanak 12) RNA13) Endorfinen genetika14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)15) Birusei aurre egiten16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa17) Urtaroko gripearen genetika18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.019) Laborategietako langileei, eskerrak20) Ez da guda bat, auzolana da21) COVID-19ari gene-sentikortasuna22) Gripe-pandemien genetika23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan24) Beldurraren genetika25) Parte-hartzearen garrantzia26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz27) (gene-)datuen gobernantza28) Genomak berdefinitzen29) Minbizien gene-bilduma erraldoia30) Gaixotasunak sailkatzen31) Pangolinak32) Saguzarrak33) Zitokinen ekaitza34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 41) Birus erraldoiak42) Jirafen lepoa43) Hesteak minberak direnean44) Eboluzioa bueltan da45) Zama diren onurak46) COVID-19a eta tripak47) Gene-dibertsitatea48) Bigarren olatuak49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera50) Gene-aholkulariak51) Adituaren falazia52) Bio zuk zeuk egin53) Koronabirusen erretratua54) Bizi(tz)a konplexua da55) Etxabereak eta gu56) Genometako guda-hotza57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak58) Normaltasuna59) Gaixotasunak eta sexua60) Gene-dosia orekatzen61) Gizakion adaptazio lokalak62) Estigmak diren geneak63) Zientzia-artikuluetan itota64) Zientzian konfiantza65) Gene-informazioaren balioa66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen68) Zabor-posta zientzian69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen70) Espezieen mugak71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo72) Gene-informazioa lagatzea73) Birusak minbizien aurka74) Egitasmo handien datuak erabiltzen75) Gene biziak arrazakeriaren kontra76) Sormena77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko83) Gene-arriskua erabiltzen84) Geneen aktibitatea aurreikusten85) Ezer ez da dirudienaeta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzekoLehenengo txandaren bukaera […]
[…] genetika sortaLehenengo txandaren hasiera1) Birusak2) Immunitate-sistema3) Antigorputzak4) SARS-CoV-2aren […]
[…] genetika sorta Lehenengo txandaren hasiera1) Birusak2) Immunitate-sistema 3) Antigorputzak 4) SARS-CoV-2aren […]