Kafepintxo

#Dazientziat-ek 5 urte

Orain dela bost urte Edonola 3. Kultura Zientifikoaren jaialdiaren anfitrioia izatetik zetorren. Bertan hiru hilabetez euskaraz 144 dibulgazio-artikulu jaso genituen. Baina, Uxune Martinezek zioen (eta dioen) bezala, produzitzen dena zabaldu behar da eta, askotan, loti eder moduan gelditzen dira. Hau da, horiek jaso eta zabaldu behar zirela. Ideia horrekin buruan, orain dela 5 urte esperimentu bat hasi nuen: bota.

Berez gauza oso sinple bat egiteko programatu nuen: Twitterren , , , eta traolak kuxkuxeatzea, eta norbaitek erabiltzen bazituen bertxiotzea, datsegit ematea, eskerrak ematea eta datu-base batean gordetzea. Hori besterik ez du egiten.

2020ko Martxoak 31ra arte 15136 txio jaso ditu, 857 erabiltzaile ezberdinek txiokatuta. Horiek zenbaki gordinak, baina ikus dezagun zein izan den bilakaera.

Grafiko honetan egun bakoitzean -ek jaso dituen txio kopurua marrazten da, hilabeteka metatuta. Bi ohar: grafikoa behar bezala ikusteko, 50 txio baino gehiagoko egunak kendu ditut eta 2019-ko apirila eta maiatzean daturik ez daude zerbitzariarekin izan nuen arazo batengatik. Gainean egun horien bataz bestekoa oinarri hartuta joera zein den marrazten duen lerroa dago.

Hasieran traola horien erabilera handituz joan zela dirudi eta gero berotasuna galdu zela, behea 2016ko erdialdea joz. Hortik aurrera gora doa eta 2017an zehar nahiko egonkor mantentzen dela dirudi, 2017ko bukaeran igoera txiki bat gertatuta. 2018an gauza bera, mantentzea eta susperraldia urte bukaeran. 2019ko Irailera arte joera mantentzen dela dirudi, eta urritik gorakada nabarmen bat bizi ari gara. Ikusiko dugu mantentzen den.

Kuriositate bat. Twitterrek txioak zein hizkuntzetan idatzi den “identifikatzen” du. Bada, traola horiek erabili dituzten txioen %83,8 euskaraz dira; %9,92 identifikatu gabea eta gainontzekoak (%6,28) beste hizkuntzetan. Aipatzekoa da traola horiek erabiltzen zuten txioen %4.17 gazteleraz egin zutela 🤷🏻‍♀️.

Azkenik, Bost urte hauetan traola horiekin gehien txiokatu duten erabiltzaileak dira (ez ditut txaplatak seinalatu nahi…): Zientzia Kaiera (4906 txio), Koldotxu (1236 txio), Uxune Martinez (999 txio), Ana Galarraga (675 txio) eta Cátedra de Cultura Científica (630 txio). Badakizue nor jarraitu zientzia-txioak jaso nahi badituzue.

Hortaz, jarraitu zientzia zabaltzen, #dazientzia-ek jasoko du eta. Eta, noski, hau ere batekin ospatu beharko dugu!